2012/01/12

AEBetako soldaduak talibanen gorpuei pixa egiten, bideo batean

EITB ERREDAKZIOA, 2012/01/12
AEBetako Armadak Youtuben agertu den bideoaren gaineko ikerketa hasi du. Afganistanen dagoen soldadu talde bat izan daitekeela uste dute soinean daramatzaten uniforme, arma eta kaskoengatik.
AEBetako Armadak Internet sarean agertu den bideo bat ikertzen ari dela jakinarazi du. Irudietan, hain zuzen, lau marine estatubatuar ageri dira ustezko talibanen gorpuen gainean pixa egiten.
Irudiak Youtuben zabaldu dira eta Sarean sortu duten zalaparta dela eta, Pentagonoak eta Marineen arduradunek ikerketa hasi behar izan dute.
Soldadu batek beste lau kide grabatu ditu odoleztatutako gorpuen gainean pixa egiten, algara eta berriketa artean. Marine batek gainera "egun ona izan dezazula, laguna", esaten du.
CNN telebista kateak jakinarazi duenez, Pentagonoko arduradunek Afganistango soldadu talde baten irudiak direla uste du, izan ere, bertan erabiltzen diren uniformeak, armak eta kaskoak dituzte soinean.
Bideoak 39 segundo irauten du, eta ez dago argi nork eskegi duen Interneten, ezta noiz grabatu zuten ere.
AEBetako Armadak horrelako irudiak saihesteko lanak areagotu ditu, 2004an Irakeko Abu Ghraib espetxe estatubatuarrean presoei emandako tratu txarren eta torturen irudiak kaleratu ostean.
*************************

AEBek talibanei pixa egin zieten marineak identifikatu dituzte

EITB, ERREDAKZIOA, 2012/01/12

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...