2011/12/19

Kim Jong-il Ipar Koreako presidentea hil da, eta semeak hartuko du agintea


El hijo menor de Kim Jong-Il, Kim Jong-Un, durante los actos del 65º aniversario del Partido de los Trabajadores, el 10 de octubre del 2010.
Kim Jong-un, 2010/10/10
Argazkia: KYODO | REUTERS
El Líder De Corea Del Norte, Kim Jong Il
Kim Jong-il.
 Argazkia: REUTERS/RIA NOVOSTI
Kim Jong-un semea izendatu dute jada "iraultzaren oinordeko". 30 urte inguru ditu, eta aitak 2008tik prestatu du agintea hartzeko. Suitzan ikasi zuen eta militarrek mesfidantza diote.

Berria.info   2011-12-19 - 09:55:02



Kim Jong-il Ipar Koreako presidentea hil egin da. Larunbatean hil zen, bidaia batean zela, eta bart ezagutu da albistea, Ipar Koreako telebista ofizialaren eskutik. Agintea Kim Jong-un semeak hartuko du orain. "Tristura hau ausardia bihurtu behar dugu, Kim Jong-un-en gidaritzapean iraultza handiak une zail hauetan arrakasta izan dezan", esan du ohar batean KCNA albiste agentziak. "Kim Jong-un-en agintea segurua eta behin betikoa da", gaineratu du.
Albiste agentziek azaldu dutenez, trenean zihoala hil zen Jong-il. Bihotzekoa izan zuela gaineratu dute. Lehenagotik ere osasun arazoak zituen, eta aginte aldaketa prestatu zuen Jong-un semeak har zezan, horretarako gobernuan aldaketak eginez. Orain dela gutxi arte ez zen semearen argazkirik ezagutzen, eta iaz atera zen aurrerantzean Ipar Korea gobernatuko duenaren lehen argazkia.
Suitzan ikasia
Militarren errespetua irabazi beharko du lehenik Jong-un-ek, aitak teniente koronel izendatu zuen arren, esperientzia gutxi baitu. Suitzako eskola pribatuetan ikasi du Jong-un-ek, Bernan, ezizen batekin, eta adituek diote erreformak egin beharko dituela; begira izango ditu, ordea, militarrak, mesfidantzaz begiratzen baitiote horregatik. 
30 urte ditu, eta Jong-il-en seme gazteena da. Ama dantzaria zuen, Kim Jong-il-en hirugarren emaztea, eta 2004an hil zen minbiziak jota. Kim sendiko hirugarren belaunaldia izango da agintean, Kim Il-sung herrialdea sortu zuenaren biloba baita. Aitak 2008an apoplegia jasan ondoren hasi zen nabarmentzen agintean, Suitzatik 2000n itzuli ostean. 2007an Unibertsitate Militarrean graduatu zen.
Ekonomia eta nazioarteko harremanak, erronka
2010. urtetik ezkonduta dagoela uste da, ikasle korear gazte batekin, eta alaba bat ere badutela ere bai. Bere lehen egitekoak ekonomia berpiztea eta nazioarteko harremanak bideratzea izango da. Aurten krisia bizi izan zuten Ipar eta Hego Koreak eta alarma nuklearra piztu zen. Izan ere, Ipar Koreak arma nuklearrak ditu. Horiek bertan behera uzteko, elkarrizketak hasi zituzten bi Koreak, AEBek, Txinak, Errusiak eta Japoniak baina 2009an eten ziren.
_____________

Kim Jong-il Ipar Koreako buruzagi komunista hil da

EITB. Erredakzioa, 2011/12/19
Agintari iparkorearra larunbatean hil zen "neke fisikoaren" ondorioz. Bere seme bat izango da erregimenaren buruzagitzan lekukoa hartuko duena. Hego Koreak alerta militarra ezarri du.
  • ALBISTEAK (1)
Kim Jong-il Ipar Koreako buruzagi komunista hil egin da, KCTV telebista kate ofizialak jakitera eman duenez.
Kim iragan abenduaren 17an hil zen "neke fisikoaren" ondorioz tren bidaia batean, Yonhap Hego Koreako albiste-agentziak iturri ofizialak aipatuta azaldu duenez.
Kim Jong-ilek 69 urte zituen eta osasun egoera txarrean egon da 2008an apoplejiak jo zuenetik.
"Kim Jong-il gure buruzagi maitea larunbatean, abenduaren 17an, hil zen 08:30ean buruzagi lanak egitera zihoala tren bidaia batean", adierazi du, negar malko artean eta doluz jantzita, KCTV kateko aurkezleak.
Tren bidaia horretan egindako "esfortzu mentalaren eta fisikoaren" ondorioz hil zela zehaztu dute aipatu telebista katean.
Kim Jong-un, hil berri den buruzagiaren semea, izango da Ipar Koreako buruzagiaren lekukoa hartuko duena. Ez dago informazio handirik gizon horren inguruan, baina 29 urte omen ditu eta lau izarreko general eta Langileen Alderdiko Batzorde Militar Zentralaren presidenteorde izendatu zuten 2010ean.
Kim Jong-ilek 17 urte zeramatzan Ipar Koreako dinastia komunistaren buru eta izan duen jarrera irmoagatik egin da ezagun.
Duela hiru urte jasandako apoplejiaren ondorioz, oso agerraldi publiko gutxi egin ditu azkenaldian eta egiten zuenetan ahul ikusten zitzaion, bere irudiaren ikur bihurtu ziren eguzkitako betaurrekoak jantzita eta jantzi militarra soinean.
Aurten, Ipar Koreako buruzagi ohia Txinara joan zen maiatzen Txinara, Ipar Korearen aliatu nagusia baita, eta abuztuan Errusiako ekialdean izan zen.
Hego Korea, alertan
Ipar Koreako buruzagiaren heriotzaren berri jakin ondoren, Hego Koreako Armadak alerta ezarri du eta Gobernuak larrialdi plana jarri du abian.
Hileta, abenduaren 28an
Kim Jong-ilen hileta abenduaren 28an izango da Pyongyangen, KCNA agentzia ofizialak jakinarazi duenez. Era berean, herrialde asiarrean dolua ezarri dute abenduaren 29a arte.

ETB, Ipar Koreatik zuzeneko bat egin zuen Estatuko lehen telebista

2007ko apirilaren 16an Kim Il Sungen jaoitzaren 95.urteurrenaren ospakizunetan ETBk Ipar Koreatik egin zuen zuzenekoaren emisioa da. Mikel Ayestaran Ipar Koreako zentzuraren lekuko zuzena izan zen.
EITB, 2011/12/19.

INFORMAZIO GEHIAGO: 
*Kim Jong-un, semea, 'oinordeko handia'.Berria.info

*Kim Jong-il, munduko mehatxu nuklear nagusietako baten buru. Oinordekotzan oinarritutako munduko dinastia komunista bakarraren buruzagi izan zen 17 urtez, eta bere herrialdea mehatxu nuklear batean bihurtu eta pobrezian murgildu zuen. EITB Erredakzioa, 2011/12/19




Gara aldizkariak Kim Jong Ilen eskela argitaratu du

EITB Erredakzioa, 2011/12/21
Kim Jong Ilen argazkiaren ondoan, eskelak honako esaldi hau du: “Belaunaldiak ordezkatu arren, iraultza ezin da geldiarazi, borrokak aurrera jarraitu behar du”.
  • Garak argitaratutako eskela.Gara egunkariak gaurko edizioan Kim Jong Il Ipar Koreako lider komunistaren eskela argitaratu du, larunbatean, hilaren 17an, tren bidai batean "neke fisikoagatik" hil zenarena. 
Kim Jong Ilen argazkiaren ondoan, eskelak honako esaldi hau du: “Belaunaldiak ordezkatu arren, iraultza ezin da geldiarazi, borrokak aurrera jarraitu behar du”.


IRUZKINA

Ipar Korearekin kezkatuta daude Asia aldean

EITB, Jesus Torquemada, 2011/12/21
Kim Jong-Un buruzagi berriak norabide erasokorragoa hartuko ote duen beldur direlako kezkatuta daude Hego Korean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...