2011/12/17

Irakeko gerra amaitu da. 2011/12/15

AEBek bandera jaitsita, amaitu da 9 urte iraun dituen Irakeko gerra
George Bushek 2003an hasi zuen Irakeko gerra amaitutzat eman dute AEBek. Estatu Batuetako bandera jaitsiz eman diote amaiera 9 urteko gerrari.

Kreditua: EITB.
Obamak amaiera eman dio Irakeko gerrari
AEBetako presidenteak urtea amaitu baino lehen Iraketik itzuliko diren soldaduei harrera egin die.

Kreditua: EITB.


AEBak Iraketik ihesi
Jesus Torquemada, 2011/12/16
Hilaren 31n ez da soldadu estatubatuar bakar bat ere geratuko herrialdean eta Irakek bere independentzia berreskuratuko du orduan.

  • AEBak isilpean eta atzeko atetik ari dira Iraketik ateratzen. Une honetan Estatu Batuetako 4.000 bat soldadu geratzen dira bertan eta handik joateko prestatzen ari dira. Hilaren 31n ez da soldadu estatubatuar bakar bat ere geratuko eta orduan Irakek bere independentzia berreskuratuko du. Honela, beraz, Bushek presidente modura bere azken urtean diseinatu zuen erretiratze plana, gero Obamak indarrean jarri zuena, betetzen ari da. 
Estatu Batuetan inork ez du ez garaipenaz ezta porrotaz ere hitzegiten; nahi duten bakarra Irakeaz erabat ahaztea da, 9 urteko gerraren ostean Estatu Batuak nazioartean zuen izen onari ikaragarrizko kaltea eragin baitio. Zeremoniak neurrikoak ari dira izaten. Herenegun Obama presidentea Iraketik iritsi berriak ziren soldaduekin elkartu zen. Atzo, berriz, Leon Panetta Defentsa idazkaria Bagdadera joan zen Estatu Batuen bandera jaisteko ekitaldira. Azken finean guztiek dakite Iraken kontrako gerra Porrot handia izan dela Estatu Batuen interesentzako.
Ez dute Irakeko petrolio guztia kontrolatzerik lortu, ez dute lortu hango lurretan pare bat base militarrekin geratzerik, ezta hango gobernua Estatu Batuentzat guztiz fidagarria izaterik era. Eta batez ere ez dute lortu mugan duen Iraan ahultzerik, justu kontrakoa baizik. Ziurrenik gerta litekeena, zera da, une honetan xiien menpe dagoen Irak Iranengana geroz eta gehiago hurbiltzea.

Kreditua: EITB.


Ekitaldi sinbolikoa egin dute Bagdaden. Abenduan erretiratuko dituzte azken lau mila soldaduak. 2003an okupatu zuten Irak, eta helburua bete dutelakoan daude. Aurrerantzean "presentzia diplomatiko esanguratsua" izango dute.
Berria.info   2011-12-15 - 19:14:05
Irakeko gerraren bukaeraren ekitaldi sinboliko bezala, AEBek gaur jaitsi dute Bagdadetik euren bandera. Aireportu ondoan daukaten zentro militar batean egin dute ekitaldi ofiziala, eta han izan da Leon Panetta AEBetako Defentsa Departamenduko idazkaria. 
Oraindik lau mila soldadu dituzte Iraken, baina urtezaharretan erretiratuko dira, eta aurrerantzean "presentzia diplomatiko esanguratsua" izango dute AEBek. Halaber, "segurtasun" arloko lanetan laguntza emango diote Iraki. "Gu beti izango gara haren lagun", adierazi du Panettak, eta lehentasunak ezarri dizkio: arlo soziala, ekonomikoa eta politikoa.
2003ko martxoan okupatu zuen AEBetako armadak Irak. Urteotan bere 4.400 militar zendu dira, eta AEBek beraiek jendetza hil ditu. Iturrien arabera, hildakoak 150.000 lagunetik milioi bat artean izan dira.
Saddam Hussein Irakeko burua 2003ko abenduan atzeman zuten, eta 2006koan heriotza zigorra ezarri zioten.
AEBek uste du lortu dutela "Irak herrialde askea" izatea bihurtzeko helburua. Al Kaedak indar txikiagoa dutela iritzi diote, eta hezkuntzak eta ekonomiak hobera egin dutela.
Barack Obamak hartu zuen handik erretiratzeko erabakia, 2009ko urtarrilean AEBetako Gobernuko presidente kargura iritsi ondoren. Iazko irailean plazaratu zuen plana.


AEBetako Defentsa idazkariak dio "Irak independentearen ametsa" egi bihurtu dela


AEBek amaitutzat eman dute Irakeko misioa ofizialki.
Berria.info   2011-12-15 - 13:29:51
AEBek gaur eman dute amaitutzat ofizialki Irakeko misioa. Zortzi urte eta erdi igaro dira suntsitze masiboko armak zituela aitzakia jarrita Saddam Husein agintetik kentzeko gerra. Barack Obama presidenteak atzo esan zuen hobeto dagoela orain Irak.
Leon Panetta Defentsa idazkariak esan du Irak independente eta subirauaren ametsa egin bihurtu dela. Oraindik, ordea, 6.000 soldadu estatubatuar geratzen dira Iraken, eta urtea amaitu aurretik utziko dute herrialde hori. Panettak gaineratu du "herrialdearen egonkortasuna babesten" jarrituko dutela.
Zortzi urte eta erdi horietan 130.000 zibil irakiar eta 4.500 soldadu estatubatuar hil dira. Gaur misioaren amaiera ekitaldia egin dute Bagdaden.


IRUZKINA

Irakeko Gobernuak eztanda egin du

EITB. Jesus Torquemada, 2011/12/22
Ez dira 4 egun ere igaro AEBetako soldaduak Iraketik atera zirenetik eta bertako Gobernua jada lehertu egin da eta horrekin batera areagotu egin da xiiten eta sunien enfrentamendua pizteko aukera ere.

Ez dira lau egun ere igaro AEBetako soldaduak Iraketik atera zirenetik eta bertako Gobernua jada lehertu egin da eta horrekin batera areagotu egin da xiiten eta sunien artean enfrentamendua pizteko aukera ere. Gogoratu xiitak gehiengoa direla eta suniak gutxiengoa. Erdian, arbitro lanak egiten, kurduak dituzte.
Egoera ez da batere erraza. Nuri Al Maliki xiita den lehen ministroak Tarek Al Hashemi sunia den eta orain arte presidenteorde kargua bete duenari egotzi dio bera hiltzeko konspiratzea. Epaitegi batek joan den astelehenean Al Hashemi atxilotzeko agindua eman zuen eta hori jakitean honek Kurdistan irakiarrera egin zuen ihes.
Kurdistangoa den zati horrek Irak barruan segitzen du erabat autonomoa izan arren, eta Irakeko Gobernuak ere ez du han inongo aginpiderik. Ez du aginpide militarrik ere, Irakeko Armada Kurdistandik kanpo dagoelako eta, beraz, han milizia kurduek agintzen dute.
Masud Barzani Kurdistango presidenteak uko egin dio Al Hashemi Iraken esku uzteari. Horrek erakusten du Irak praktikan jada bitan zatituta dagoela. Baina horrez gain, Iraken gehiengo sunia duten hiru eskualdek ere Kurdistanen antzeko egoera aldarrikatu dute eurentzat ere, baina xiitek ez diete autonomia hori onartu nahi.
Xiiten, sunien eta kurduen parte-hartzearekin osatu den Batasun Nazionaleko Gobernua Al Hashemik ihes egin orduko lehertu da. Amerikako estatubatuarrak joan dira, baina Iraken egoera egonkortzetik urrun dago.
**************************************

Irak. Retirada de tropas y soldados muertosBalance de diez años de ocupación. MARIANO ZAFRA, ElPaís.com,  15-12-2011


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...