2011/12/19

Espainiako presidentearen inbestidura, 2011/12/19

Rajoyk pentsioak eguneratu eta aurretiko erretiroak kenduko ditu

EITB, Erredakzioa, 2011/12/19

Mariano Rajoyk iragarri du datorren urtean 16.500 milioitan murriztuko duela defizit publikoa, Estatuko diru-sarrerak eta gastuak orekatzeko eta, ondorioz, Barne Produktu Gordinaren defizita % 4,4an ezartzeko.
Horrez gain, sektore publikoaren erreforma bideratuko duela jakinarazi du, eta, ildo horretan, zerbitzu publikoetako langile-kopurua handituko ez duela azaldu du. Horrenbestez, Estatuko segurtasun indarren kasuan eta Oinarrizko Zerbitzu Publikoan ezik, bajak ez dira ordezkatuko. 
Alderdi Popularreko buruzagiak nabermendu du Gobernu berriaren helburu nagusia langabeziari aurre egitea izango dela eta horretarako "ahalegin guztia" egingo dutela. Espainiaren norabidea zuzendu nahi bada, egun lanik gabe daude milioika espainiarrek enplegua izatea ezinbestekotzat jo du, eta horretarako neurriak hartuko dituela adierazi du. Hala ere, Rajoyk esan du Espainiak "erreforma handiak" behar dituela, defizita murriztu eta enplegua sortzeaz gain.
Datorren urtarrilaren 1etik aurrera pentsioak eguneratzeko konpromisoa hartu du, PSOEren Gobernuak izoztuta izan ostean, y hil horretan bertan aurkeztuko du Aurrekontuen Orekarako Legea, administrazio publikoen gehienezko gastuak eta zorrak mugatzeko.  Era berean, aurretiko erretiroak kenduko ditu, "ez-ohiko kasu batzuetan izan ezik", iruzurrak ekiditeko.
Gobernuari dagokionez, Nekazaritza Ministerioa berreskuratuko duela jakinarazi du eta Europar Batasunean espainiar nekazarien interesak babesteko 'Estrategia Nazioanal bat' prestatuko dutela esan du.
2012ko lehen seihilekoan sistema finantzarioaren berregituratzea eramango du aurrera eta, horretarako, besteak beste, fusio gehiago egin beharko direla azaldu du. Etxebizitzaren kasuan, Rajoyk BEZa % 4an mantenduko duela esan du eta etxibizitza bat erosteko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan kenketak egingo ditu. 
Telebista Publikoen ereduan "berehalako" erreforma bat egingo duela ere jakinarazi du, gastuak aurrezteko asmoz eta kudeatze-sistema berri bat ezartzeko helburuarekin. 
Enpresen leihakortasuna suspertzeko asmoz, zubiak kendu eta jai-egunak astelehenetara igaroko ditu, ohitura handiko jai-egunekin salbuespenak egingo dituzten arren. 
Mariano Rajoyk batxilergoa hiru urtera luzatzea (orain arte hiru urtekoa izan da) proposatuko du, unibertsitarioen "trebakuntza" eta Espainiako "maila kulturala" hobetzeko helburuarekin. Derrigorrezko hezkuntza "hobetu" egin behar dutela nabarmendu du hurrengo presidenteak.


Hasierako hitzak, ETAren biktimak eta Amaiurren zazpigarren diputatua

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidente izendatzeko saioa 12:03an hasi da. Agerraldia ETAren bikimei aipu eginez hasi du eta Alderdi Popularra beti alboan izango dutela azpimarratu du. Gainera, Kongresuan ordezkaritza duten indar politiko guztiekin "elkarrizketak izateko eta elkarlanean aritzeko" borondatea erakutsi du.  Behin-behineko Gobernuarenganako "errespetua" agertu du, "beriziki Jose Luis Rodriguez Zapaterori".    
Aipatzekoa da, eztabaidari hasiera eman baino lehen Sabino Cuadra Amaiurren Nafarroako diputatuak bere kargua hartzeko Konstituzioaren zina egin duela, "legeak hala aginduta".  Joan den asteko saioan ez zen izan, Amaiurreko gainerako sei diputatuek talde propioa izateko saiakeran, Kongresuko araudia betetzeko.  Gaur Kongresuko Mahaiak berretsi egin du Amaiurrek ez duela talde propioa izango eta koalizio independentistak Auzitegi Konstituzionalera joko duela iragarri du. 
DOKUMENTUAK (1) Rajoyk iragarritako neurrien laburpena (gazteleraz)
RAJOYREN NEURRIAK

2012ko lan egutegiak aldaketa garrantzitsuak izango dituEstatuko jaiegun guztiak astelehenetara mugitu ditzake Gobernuak, lau kasutan izan ezik: Abenduak 25, urtarrilak 1, maiatzak…



Mariano Rajoy Espainiako presidente berria da jada

EITB Erredakzioa, 2011/12/21
Arratsaldean jakinaraziko dio Erregeari Gobernu berriaren egitura zein izango den eta horren ondotik Moncloa Jauregian agerraldia egingo du ministro berrien izenak publiko egiteko
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuaren presidente berria da jada. Karguaren zina ekitaldi labur batean egin du, Zarzuela Jauregian, eta 1977. urtetik hona Espainiako duen seigarren gobernuburuan bilakatu da. 
Eskuineko eskua Konstituzioan jarrita, eta ezkerrekoa Biblian jarrita, Rajoyk karguari leialtasuna adierazi dio. Adolfo Suarezek, Leopoldo Calvo-Sotelok eta Jose Maria Aznarrek erabilitako formula bera hautatu du karguaren zina egiteko. Felipe Gonzalezek eta Jose Luis Rodriguez Zapaterok promesa egin zuten, zina beharrean. 


Arratsaldean berriro itzuliko da Zarzuela Jauregira eta Juan Carlos I.ena erregeari bere Gobernu berriaren egituraazalduko dio. Bilera horren ostean Moncloa Jauregira joango da eta han agerraldia egingo du ministro berrien izenak jakinarazteko.

Rajoy atzo izendatu zuten presidente bere alderdiko, UPNko eta FACeko diputatuen babesarekin; Amaiurren eta EAJren abstentzioarekin eta PSOE, Geroa Bai, CiU, UPyD, IU, BNG, ICV-EUiA, Cha, ERC eta Compromisen kontrako botoekin.
Bideoa ikusteko klik egin berri honen izenburuan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...