2011/11/06

Nafarroa eta Gipuzkoako ibaiak gainezka (2011/11/06)




Gipuzkoako ibaiak gainezka
Urumea, Oria eta Oiartzun ibaiak gainezka egin dute, baita beste erreka batzuk ere Jaizubian esaterako, Irun eta Hondarrabia artean. Ondorioz, Donostian, Astigarragan, Hernanin, Andoainen eta Lizartzan kalte handiak eragin dira.
Itsasgora 13:45etan izan da eta ibaien ubideetan arazo larriak egon dira, besteak beste Urumea inguruan. Donostiako Martutene auzoan uholdeak egon dira, baita Astigarragan eta Hernaniko Ergobia auzoan ere. Horregatik, Udaltzaingoa Martutene eta Hernaniko garajeetatik kotxeak ateratzen ari da.
Barealdia Bizkaian
Bizkaian protagonista haizea izan da gaur. Punta Galean esaterako orduko 92 kilometroko ufadak neurtu dira.
Ez da gertakari esanguratsurik izan, nahiz eta Santurtzi eta Portugalete arteko metro zerbitzua geldituta dagoen.
Nafarroan AP-15 autobidea itxita
Nafarroako Gobernuak aurre emergentzia fasea ezarri du azken ordutako euri jasengatik. AP-15 autobidea erabat itxita dago bi noranzkoetan, Berastegi parean lur-jausi batengatik. Garbiketa lanek 24 ordu iraun dezaketela iragarri dute.
Goizuetan ere Urumea ibaiak gainezka egin du eta NA-4150 errepidea moztu due. Lekarozen baserri bat urez bete da eta erortzeko arriskuan dago. N-121-B errepidea (Iruñea-Frantzia Baztanetik) ur putzu handiekin dago hainbat zonatan eta NA-4400 (Etxalar Frantzia) bidean lur-jausiek errei bat ixtea eragin dute. Beste dozena bat errepide kaltetuta daude eta trafikoa moztuta dago.
Nafarroako Larrialdietarako Agentizak Goizueta, Lesaka eta Berako suhiltzaile boluntarioak deitu ditu jada.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...