2011/11/18

Lau ume hil dira Afganistanen, jolasean ari zirela mina bat lehertuta




Beste sei haur zauritu egin dira, eta erietxera eraman dituzte. Azken hamarkadetako gatazken ondorioz han horrelako milaka mina daudela aurreikusten dute.
Lau haur hil dira gaur Afganistanen, jolasean ari zirela utzitako mina batek eztanda egitean. Herrialdeko ekialdean izan da ezbeharra, Ningarhar eskualdean.
Beste sei ume zauritu egin dira, eta erietxera eraman dituzte.
Lur azpian utzitako minen leherketa ugari izaten da Afganistanen. Azken hamarkadetako gatazken ondorioz horrelako milaka mina daudela aurreikusten dute.
Kreditua:  Berria.info   2011-11-18 - 12:49:59

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...