2011/11/06

Gobela ibaia ubidetik atera da Getxon (201/11/05)


100 litro metro karratuko larunbatean

Uholdeetarako Planaren larrialdi egoera bigarren mailara igo dute

Gobela ibaia ubidetik atera da Getxon atzo, larunbatean, horrek etxebizitzak kaltetu ez baditu ere. Agintariak ubidearen egoera adi jarraitzen ari dira.
Euskalmeteko estazioek pilatutako ur kopuru handia neurtu dituzte: Punta Galean metro karratuko 100 litroak gainditu dira. Halaber, pilatutako gehienezko ur kopurua Bizkaian izan da, Abusukoestazioan (81 litro metro karratu bakoitzeko) eta Mungian (77 l/m2-ko).
Bi-735 errepidea itxita egon da 09:00etatik Asuako errotondatik Rontegi Zubiko sarreraraino, azken orduetan izandako euriteen ondorioz ur baltsa bat sortu delako.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak jakinarazi duenez, Añarbeko estazioak (Gipuzkoa) 61 litro metro karratuko jaso ditu larunbateko 00:00etatik eta 56 litro metro karratuko, Galean (Bizkaia).
Haizeari dagokion abisu horia haizeguneetan 00tik 12ra (ordu lokala). Ipar-osagaiko haizeak haizeguneetan 100 km/h-ko abiadura gainditzeko probabilitatea handia da, bereziki kostaldean. Itsasaldeko arriskuari dagokion abisu horia 00tik 18ra (ordu lokala). Olatuen altuera adierazgarria 3,5-4 m baino altuagoa izateko probabilitatea handia da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2-2,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu.
Aurreikuspenen arabera, egoerak  hobera egingo du astelehenean, hilak 7. Tenperatura maximoek zertxobait gora egingo dute eta hodeiak gutxituz joango dira, bereziki eguerditik aurrera.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzak gomendatzen du ibilgailurik ez uzteko ibaien ertzetan, izan ere gerta liteke urak bat-batean gora edo gainezka egitea. Ahal bada, autorik ez hartzeko ere gomendatzen dute eta mendira irteerak eta kanpoan antolatutako txangoak saihestea.
Kreditua: EITB, 2011/11/06

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...