2012/09/05

Ikasleek greba orokorra deitu dute urriaren 11rako Hego Euskal Herrian



Ikasle mugimenduetako ordezkariek adierazi dute eskolak herritarra, laikoa, ez-patriarkala, duina eta nazio bakoitzaren hizkuntza eta kultur eskubideak errespetatu behar dituena izan behar duela.

Argia.com, 2012-09-05 

Urriaren 11n greba orokorra egingo dute Hego Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako, Galiziako eta Espainiako ikasleek Europako Banku Zentralaren eta Espainiako Gobernuak egindako murrizketen aurka. Ikasle mugimenduetako ordezkarien esanetan, PPren gobernuak ezarritako neurriak hezkuntzaren "pribatizazioa eta elitizazioa" ekarriko dute.

Hezkuntzan eta gainerako arloetan egin diren murrizketak salatzeko deitu dute greba ikasleek eta bestelako gizarte eredu bat eskatuko dute. Ikasle mugimenduetako ordezkariek adierazi dute eskolak herritarra, laikoa, ez-patriarkala, duina eta nazio bakoitzaren hizkuntza eta kultur eskubideak errespetatu behar dituena izan behar duela. Madrilen, Espainiako Hezkuntza Ministerioaren aurrean egin duten agerraldian greba orokorra Europako Banku Zentralaren eta Espainiako Gobernuak ezarritako murrizketen kontra eta herrien subiranotasuna eskatzeko egingo dutela adierazi dute.

Orotara greba bateratu bat egitearen alde honako erakundeak agertu dira: Ikasle Abertzaleak, SEPC Sindicat d'Estudiants dels Països Catalans,Yesca, SAT Sindicato Andaluz de Trabajadores, AGIR, Jaleo, Darréu, Estudiants Independentistas y Revolucionarias d'Aragon, Liga Estudantil Galega eta Regüelta Cantabria. 






Ikasle mugimenduetako ordezkariek salatu dute Espainiako Gobernuaren erabakiak "inongo lotsarik gabe" aplikatzen ari direla administrazioetako gobernuen babesarekin, eta Europako Batasunak "inposatutako" neurriekin herritarrak babesik gabe daudela.


Ikusi grebari buruzko webgunea eta Twitter kontua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...