2012/09/05

'Beste eredu bat posible dela erakutsi nahi dugu greba orokorrarekin'

- IRAILAK 26, GREBA OROKORRA

Eitb.com, ERREDAKZIOA, 05/09/2012 13:11:00

Hala adierazi dute sindikatu abertzaleek irailaren 26rako greba orokorrerako deialdia Nafarroako Gobernuan erregistratu dutenean.

ELA, LAB, ESK, CGT, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek irailaren 26rako greba orokorraren deialdia erregistratu dute Nafarroako Gobernuaren egoitzan, eta, doitze neurrien aurka "protesta egiteaz gain", gizarteari "ilusioa piztu" nahi diotela adierazi dute, "beste bide batzuk daudelako".
Amaia Zubieta STEE-EILAS sindikatuko kidearen arabera, "epe luzeko borroka" da, eta "protesta egiteko bideaz gain, ilusioa sortzekoa" ere badela esan du, "beste eredu ekonomiko batzuk posible direlako".
Ildo honetan, langileentzat ez ezik, greba hau gizartearentzat dela esan du Jose Antonio Iriartek (ESK), "Espainiako, EAEko eta Nafarroako Gobernuen politikei erabateko buelta" bat emateko, izan ere, "erasoa suposatzen" dutela adierazi du, "lan baldintzei, pentsioei, erretiroei, zergei, langabeziaren diru-laguntzei, oinarrizko errentari, menpekotasunari, hezkuntzari eta osasunari kalte egin die".
Testuinguru honetan, "ez da greba orokorra baino beste biderik geratzen", gaineratu du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...