luisamateo n0mada, pic.twitter.com/5YtDS84j |
Baso sutea
Eitb, Erredakzioa, 23/07/2012 11:05:00
19 zauritu daude; bat oso larri, gorputzaren % 80 erreta baitauka. Lurretik 80 talde ari dira sutea itzaltzeko lanetan eta dagoeneko 13.000 hektarea inguru erre dira.
Igandean, 13:00ak aldera, La Jonqueran (Girona) piztu zen sua zela
eta Alt Emporda (Girona) eskualde osoan etxetik ez irteteko agindua
kendu du Kataluniako Gobernuak. Hala ere, inguruko 17 herri hauetan
debekua ez kentzea erabaki dute: Agullana, Jonquera, Darnius, Boadella
d'Empord, Terrades, Vilanant, Avinyonet de Puigventós, Vilafant,
Figueres, Llers, Pont de Molins, Biure, Masarac, Cabanes, Sant Climent
Sescebes, Capmany eta Cantallops.
AP-7 autobidea goizaldean
ireki dute iparralderako noranzkoan, baina itxita dago La Jonqueratik
Borrassera , hegoalderako noranzkoan.
Momentuz, lau pertsona hil dira sutearen
ondorioz. Hildako bi frantziarrak dira, gizonezko bat eta 15 urteko
nerabea. Autoan zihoazen N-620 errepidetik, Portbou inguruan, eta
sugarrek inguratu dituztenean, autotik atera dira eta bere burua
itsasora bota dute. Beste 15 pertsonak ere salto egin dute, eta zauriak
izan dituzte.
Gainera, atzo topatu zuten eta gorputzaren % 80
erreta zuen 64 urteko herritar frantziarra ere hil egin da, Vall
d'Hebron (Bartzelona)ospitalean, egindako zauri larrien ondorioz. Beste
pertsona bat, adinduna, Llersen hil da bihotzekoak jota.
Generalitateko
Osasun sailak adierazi duenez, zortzi pertsonak ospitalean jarraitzen
dute sutea egin dituzten zauriak direla eta.
Esquadra Mossoek Estanys de Capmanyko udalekuak hustu behar izan dituzte, eta bertan zeuden 74 adingabeak eta 17 helduak Sant Climent Sescebeseko armadaren egoitzara eraman dituzte.
13.000 hektarea, erreta
Suteak 13.000 hektarea inguru erre ditu eta kontrolik gabe hedatzen ari da.
Felip Puig Barne kontseilariak hedabideei egindako adierazpenen arabera, Llersetik Avinyonetera doan suteak 20.000 edo 30.000 hektarea erretzeko gaitasuna dauka.
Suteak orduko sei kilometroko abiaduran
aurrera egiten ari da, eta bost metroko sugarrak daude. Generalitateko
320 suhiltzaile jo ta ke lanean ari dira sua itzaltzeko, baina ez dute
aireko laguntzarik, haizeak helikopteroak eta hegazkinak martxan jartzea
oztopatzen duelako.
Sua itzaltzeko taldeak
Larrialdietako Armadako Unitateak (UME) 150 pertsona eta baliabide mugigarriak
bidali ditu sutea itzaltzen laguntzeko. Laguntza hori gauean iritsiko
da Jonquerara eta bihar antzerako beste laguntza talde bat gehituko
zaie.
Juan Diaz Cruz Barne Ministerioko Babes Zibileko eta Larrialdietako zuzendariak Espainiako Gobernuak Kataluniakoaren eskaerari erantzunda bidalitako laguntza koordinatzen ari da.
Errepideak, itxita
Suteak
sortutako ke handiak Abiadura Handiko Trenari ere eragin dio,
Frantziako muga zeharkatzen duen tunelari, hain zuzen, eta Figueres eta
Perpiñan arteko trenen zirkulazioa eten egin behar izan dute.
Sutearen ondorioz, hainbat errepide ere itxi dituzte, tartean D900 eta A9 autobideak, Perpiñan eta Figueres artean.
El Punt Avui, 23/07/12 02:00 - La Jonquera / Portbou, G. Pladeveya / Ò. Pinilla, |
Cataluña: Imagen satélite (23.07.2012) de los incendios en el Alt Empordà. Troposfera.org. http://lance-modis.eosdis.nasa.gov/imagery/subsets/?subset=AERONET_Barcelona.2012205.terra.250m.jpg |
Daniel EgiptoaRoma |
Daniel EgiptoaRoma |
Daniel EgiptoaRoma |
A d'alt, gent abandonant els cotxes i baixant muntanya avall fugint del foc. Foto: J. GUBERT . vilaweb.cat |
Cavalls i burros d'una granja de Biure fugint esperitats de l'incendi. Foto: LLUÍS SERRAT. El Punt Avui, 2012/07/23 |
martolas
Martolas
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario