Ontziolak
Eitb.com, Erredakzioa, 19/07/2012 10:59:00
Enpresak hilero 30 eta 142 langileri eragiten dion Lan Erregulazio Txostena martxan jarrita dauka 2010eko apiriletik.
Egoera ezin txarragoa zenean, soilik ontzi bat eraikitzeko
konpromesuarekin eta plantillari eragiten dion lan erregulazio prozesu
batekin, La Navaleko ontziolak bi itsasontziren eraikuntza bukatzeko
kontratua lortu du, Astilleros Sevillak porrot egin eta gero, horien eraikuntza bukatzeke utzi ostean, gaur El Correok informatu duenez.
Andaluziar
enpresaren porrotaren ondorioz, ontziak eraikitzeko abala eman zuen
Banco Santanderrek horien eskubideak lortu ditu, eta orain Sestaoko
enpresarekin kontratuaren azken xehetasunak adosten ari da. La Naval Vigoko Astilleros Vulcanoren aurretik geratu zen bi ontzien eraikuntzarako eskubideak lortzeko borrokan.
Petrolio plataformentzako bi babes-ontzi eraikiko dituzte, 88 metro luzeerakoa eta 4.700 tonakoa. Ontzi horien tamaina ontziola horretan ohituta daudena baina askoz txikiagoa da. Alderatzeko, momentu honetan Jan de Nul armadore belgarrarentzako eraikitzen ari diren “fall pipe” ontziaren luzeera beste biena baino bi aldiz luzeeagoa da.
“Tax lease”
Enpresaren egoera ekonomikoa oso delikatua da gaur egun, hilero 30 eta 142 langileri eragiten dion Lan
Erregulazio Txostena martxan jarrita baitauka 2010eko apiriletik. Nahiz
eta kontratu berriak lan egiten jarraitzeko aukera emango duen, ez du
ematen beste erregulazio prozesurik etetea lortuko duenik.
Kontratazio
horrekin Espainiako ontzioletan urtebetez egon den kontratu etenaldia
apurtu da. Egoera hori Europar Batasunak “Tax Lease” finantziazio
sistema ezabatzea erabaki ondoren sortu da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario