Carlos M. Duarte, Espainiako Ikerketa Zientifikoetako Kontseilu Goreneko Ikerketa irakaslea| 2012-07-26
Artikoko izotzaren urtzea azeleratzen ari da |
Groenlandiako izotzaren urtze azeleratuaren albistea munduko hedabide askok jaso ostean, Carlos M. Duarte ozeanografoak El País egunkarian analisia idatzi du.
Bertan dio albisteak harridura sor badezake ere, ez dela gertaera
isolatua. Artikoaren urtze fasea atzera bueltarik gabeko puntuan egon
litekeela dio. Ondoren zenbait pasarte hautatu euskaratuta.
"Ezohiko gertaera baten aurrean gaude, ziurrenik ehundaka urtean
gertatu ez dena, baina akatsa litzateke gertaera isolatu gisa hartzea.
Orain hamar egun besterik ez, Petermann glaziarretik 70 kilometroko
luzera duen izeberga askatu zen. Gaur egun Ozeano Artikoaren gainean
flotatzen duen izotz plataformaren tamaina azken 20 urteetako
batazbestekoa baino 1,9 milioi kilometro koadro gehiago txikitu da.
Oraindik hilabete eta erdi falta da uda sasoia amaitzeko".
(...)
"Groenlandiako urtzearen abiadurak harritu gaitzake, baina zaila da
sorpresa adieraztea Artikoaren urtzearen azelerazioak daraman
bidearekin. Bere kausak zein izan daitezkeen galdetzea, zientziak
aldaketa klimatikoari buruz ematen digun arrazoiketa eta gero,
ergelkeria da".
"Froga hauek guztiek erakusten dute Artikoko urtzea, aldaketa
klimatikoak bultzatua, aldaketa fase latz batean sartu dela, eta
baliteke atzera bueltarik ez duen puntura iritsi izana".
(...)
"Negutegi efektua eragiten duten gasen emisioak ez baditugu txikitzen,
gure etorkizuna eta gure seme-alabena konprometituko dugu, jada egin
duguna baino gehiago. Ez dugu, erortzen ari denarekin, ekaitz
perfektuago bat behar".
No hay comentarios:
Publicar un comentario