Bigarren hiruhilekoko datuak
Eitb.com, Erredakzioa, 27/07/2012 11:10:00
Euskadik Estatuko laugarren hazkunde handiena izan du, baina langabezia tasa txikiena duen erkidegoa da.
Langabezia tasa 12 erkidegotan hazi da urteko bigarren
hiruhilekoan, tartean EAEn eta Nafarroan, Espainiako Estatistika
Institutuak (INE) gaur publikatutako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren
(EPA) arabera.
Hain zuzen ere, Euskadik laugarren
hazkunde handiena izan du (% 7,7koa, aurreko hiruhilekoko datuekin
alderatuta). Aurretik Melilla (% 31,89), Errioxa (% 14,16) eta Ceuta (%
11,70) daude.
Guztira 151.000 pertsona daude lan gabe EAEn.
Iazko epe bereko datuekin alderatuta, langabezia % 23,44 (28.700 pertsona) igo da.
Nolanahi ere, Euskadiko tasa Estatu osoko txikiena da oraindik (% 14,56koa; Estatuaren batez besteko % 24,63ren aurrean).
Lurraldeka, hazkunde handiena Bizkaian jazo da (% 15,77). Guztira 85.900 langabe ditu.
Araban % 14,76 igo da (23.400 langabe guztira), eta Gipuzkoan % 12,50 (41.800).
Nafarroan, 51.000 pertsona daude lan gabe, biztanle aktiboen % 16,41.
Aurreko
hiruhilekoko datuekin konparatuta, langabezia % 1,44 (700 pertsona)
hazi da, eta % 27,98 (11.100 pertsona) iazko epe bereko datuekin
alderatuta.
La marea negra del paro asola España desde el sur al norte (infografía). Remo 17 de mayo de 2012 | 19:16. El blog salmón. |
Informazio gehiago
- Udan ere, langabeziak gora. Eitb.com, Erredakzioa, 27/07/2012 11:10:00
- Drama nacional: 1.728.400 familias con todos sus miembros parados. Aurelio Jiménez 27 de julio de 2012 | 15:55. El blog salmón.
- Paro EPA, una depresión encabezada por Andalucía (mapa de paro por CCAA). Remo 27 de julio de 2012 | 12:16. El blog salmón.
- La marea negra del paro asola España desde el sur al norte (infografía). Remo 17 de mayo de 2012 | 19:16. El blog salmón.
No hay comentarios:
Publicar un comentario