Euskadi Irratia, FAKTORIA 00:58, 2012-EKA.-14
Alemaniak ez du bere dirua galdu nahi. Ez dio inori eman nahi. Eta hortxe dago Euroaren Krisiaren gakoa.
Alemaniak ez du bere dirua galdu nahi. Ez dio inori eman nahi. Eta hortxe dago Euroaren Krisiaren gakoa.
Finantzen torpedoa, euroaren ontzia jotzear
Jesus Torquemada,14/06/2012 09:20:00, Eitb.com
Alemaniak ez du bere dirua galdu nahi. Ez dio inori eman nahi. Hortxe dago euroaren krisiaren gakoa.
Nazioarteko
espekulatzaileek eta prentsa anglosaxoiak kiebra egiteko zorian jarri
dituzte lau estatu: Grezia, Irlanda, Portugal eta Espainia. Italia ere
ez dabil urruti.
Herrialde horiek salbatzeko modu bakarra
Europatik diru asko jasotzea da, horretarako posible diren bide guztiak
erabiliz: Erreskate Funtseko maileguak erabiliz, Eurobonuak sortuz,
Europako Banku Zentralak zor publikoa erosiz…
Baina horrek esan
nahi du norbaitek jarri behar duela diru hori, eta une honetan Europan
dirua duten bakarrak Alemania eta inguruko herrialdeak dira.
Xantaia
horrela egiten da: Alemaniak eta bere aliatuek euroa salbatu nahi
badute dirua jarri behar dute euroaren ontzian doazen bigarren mailako
bidaiariak salbatzeko.
Ez badute hori egiten, euroaren ontzia hondoratu egingo da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario