Espainiako bankuen erreskatea
Eitb.com, Erredakzioa, 14/06/2012 00:39:00
Europar Batasunak Espainiari 100.000 milioi eurokoa izan daitekeen
bankuen erreskatea jasotzeko baldintza bat jarriko dio: porrot egiten
duten finantza-erakundeak ixtea, ekonomia ezegonkortzen ez badute.
"Ez dugu zertan banku guztiak erreskatatu, behar-beharrezkoa izan ezean", esan du Europako funtzionario batek. "Likidatu beharreko erakunderik izango da", gaineratu du.
Arazoak
dituzten bankuek ez dute laguntza jasoko diru-laguntzarik jaso gabe
euren bideragarritasuna bermatzen duen berregituratze plana aurkeztu
arte.
Halaber, laguntza publikoak eskatzen dituzten erakundeek % 8,5eko interesa ordaindu beharko dute. Honen helburua bankuak birkapitalizatzea da merkatuko mekanismoen bitartez, aktiboak salduz edota fusioak eginda.
"Erakunderen
bat merkatuko mekanismoen bitartez behar horiek betetzera heltzen ez
bada, eta hori likidatzeak Espainiako ekonomian eragin sistemikoa izan
dezakeela aurreikusiz gero, esku-hartze publikoa egin beharko litzateke
hor, baldintza zorrotzak jarrita”, galdetutako iturrien arabera.
Halaber, Europar Batasunak Espainiari BEZ-a igotzea
eskatuko dio aurten, baita etxebizitzengatik zerga-arintzea kentzea eta
Administrazio Publikoa txikitzea ere, "guztia 2013a baino lehen".
Erreskateak defizitean eragingo du
Eurostat estatistika bulegoak adierazi duenez, Espainiak jasoko duen maileguak bankuak birkapitalizatzeko zorrean eragin zuzena izango du, baita defizitean ere.
Halaber, birkapitalizazioak defizitean izango duen eragin zehatza esateko denbora gehiago behar dela adierazi du.
Gobernuak ez du finantza erakundeak likidatzeko asmorik
Espainiako Gobernuak ez du finantza erakundeak likidatzeko asmorik, Ekonomia Ministerioko bozeramaileak jakitera eman duenez. Hala erantzun dio behintzat Joaquin Almunia Europako Lehiakortasun komisarioak egindako adierazpenei. Azken horrek Estatuen eskuetan izanda, likidaziora bideratuta egon daitezkeen finantza erakundeak daude.
Albiste gehiago
- Rajoy: 'Kreditua bankuei emango diete, eta bankuek itzuliko dute'
- Rajoyk eta Urkulluk bilera egingo dute, krisi ekonomikoaz hitz egiteko
- Pastor: 'Urkullu eta Rajoy EAJ-PP itunaren bidea prestatzen ari dira'
- Rajoy Almuniarekin bilduko da gaur, polemikaren erdian. PPko kide batzuek PSOEren buruzagi ohi eta Europako Batzordeko presidenteordearen dimisioa eskatu dute, Espainiako banku batzuk likidatzea eskatu zuelako. 15/06/2012 11:30:00
No hay comentarios:
Publicar un comentario