-Ekonomia pizteko
EAEko patronalak Ekonomiaren Berpizterako Plana 2012-1014 aurkeztu du, "ibilbide orri" gisa.
Eitb.com, Erredakzioa, 14/06/2012 13:53:00
Argazkia: Efe |
Confebaskek finantziazio funts berezi bat sortzea proposatu du
EAEko ekonomia "berpizteko". Patronalak aurkeztu berri duen Ekonomiaren
Berpizterako Plana 2012-1014ren baitan kokatu litzateke funts hori.
Miguel Angel Lujua EAEko enpresarien konfederazioko presidenteak aurkeztu du plana, "ibilbide orri" gisa.
Besteak
beste, elkarteen gaineko zerga erreformatzea eta % 24an uztea proposatu
du patronalak. Era berean, Aldundiek eta Jaurlaritzak inbertsio
publikoak egiteko erakunde arteko plan bat egitea eskatu du.
Planaren
finantziazioa lortzeko, pertsona fisikoen eta juridikoen ekarpenak
jasotzea espero du. Baina ez hori bakarrik, izan ere, ondare eta enpresa
publikoen salmenta aztertzea eta zerbitzuak pribatizatzea ere proposatu
du.
Lujuak "gastua optimizatzea" eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, 6.000 milioi euroko zorpetzea ez baita "bide egokiena".
"Oso garrantzitsua" da Jaurlaritza "indartsua" edukitzea
Miguel
Angel Lujua Confebasken presidenteak esan du "oso garrantzitsua" dela
Eusko Jaurlaritza "indartsua" edukitzea "erabakiak hartzeko". Hala ere,
hauteskundeak deitzeko gaitasuna lehendakariarena soilik dela
azpimarratu du.
Ildo horretan, Patxi Lopezek, "ardurazko
jarrera batetik", erabakitzeko unerik "egokiena" zein den jakingo duela
esan du Lujuak. Enpresariek ahalik eta jarrera politiko "uniformeena,
adostuena eta berehalakoena" nahi dutela gaineratu du Lujuak. "Eta hori
da esan dezakeguna. Hori da ekonomiarentzat eta herriarentzat onena nire
iritziz" zehaztu du.
Kritiken ostean: Lehendakariak Confebaski: 'Ez ditugu zerbitzuak pribatizatuko'.
Eitb.com, Erredakzioa, 15/06/2012 23:33:00.
Lehendakariak
Gobernuak euskal enpresariak babesten jarraituko duela esan du, baina
ez du Confebaskek proposatu duen modelo "zuzengabea eta insolidarioa"
hizpide izango.
Lopezek sozialista arabarrek Gasteizen
antolatu duten ekitaldi politiko batean parte hartu du. Txarli Prieto
Arabako sozialisten burua ere bertan izan da.
Lopezek Gobernuaren kudeaketa defendatu du eta patronalak egindako kritikei erantzun die; izan ere, Confesbaken aburuz, Euskadik "aurrera ateratzeko Gobernu indartsu bat behar du".
Patronalak
gastu arrunta murriztea eskatzea kritikatu du lehendakariak eta gastu
arrunta "Hezkuntza, Osasuna, Segurtasuna eta Justizia" dela eta
langileen gastua "irakasleak, medikuak, erizainak edo ertzainak" direla
azaldu du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario