2012/03/11

Garoña ixtea eskatu dute amortizatuta egon eta arriskutsua izateagatik

Fukushima, lehen urteurrena

EITB, 2012/03/10

Bilbon 500 pertsona inguru bildu dira Fukushimako (Japonia) istripu nuklearraren urteurrenean Garoñako zentrala berehala ixteko eskatzeko.
Protestariek nabarmendu dutenez, Burgoseko zentralak "40 urte luze dauzka, amortizatuta dago eta Estatu guztia arriskuan jartzen du".

Manifestazioa hainbat erakunde sozialek, ekologistek, sindikalek eta politikoek deitu dute eta 500 pertsona inguru bildu dira; Alternatiba eta Ezker Batua alderdietako ordezkariak, esaterako. Ibilbidean zehar
Garoñaren itxieraren aldeko oihuak eta energia nuklearraren kontrakoak egin dituzte. 

Ibilbidea Iberdrola Dorrearen aurrean bukatu dute, Bilboko hirigunea "Garoña itxi orain" leloa zeraman pankartarekin ibili ondoren. 

Fukushima gogoan

Raquel Monton energia nuklearraren kontrako Greenpeacen kanpainaren arduradunak esan duenez, larunbatean protesta ekitaldi ugari izan dira "Fukushimako hondamendiaren" lehen urteurrenean

Fukushiman, Montonen hitzetan, "arriskuak ez zituzten saihestu, nahiz eta horien berri izan", eta "ebakuazio planek huts egin zuten hondamendi naturalen kontra hobetoen prestatuta dagoen herrialdean". 

Albisteak
Bideoa: Energia nuklearraren arriskuaz ohartarazteko protestak egin dituzte. Energia nuklearraren aurkako taldeak kalera atera dira. Espainiako zentral nuklearren sarea ixtea eskatzen dute. Gogoratu dute Garoñak antzekotasun handiak dituela Fukushimako zentralarekin. EITB, 2012/03/10

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...