Lehen urteurrena
EITB, 2012/03/11
Duela urtebete Japonia astindu zuen lurrikararengatik eta ondorengo tsunamiarengatik kaltetu ziren zonaldeak "ahalik eta lasterren" berreraikiko dituela agindu du Yoshihiko Noda Japoniako lehen ministroak tragedien lehen urteurrenaren oroimenezko ekitaldian.
Tokion izandako zeremonia horretan, lurrikarak eta tsunamiak eragindako 19.000 biktimak izan dituzte gogoan. Japoniako Gobernuko buruak aitortu duenez, urtebete igaro bada ere, oraindik ere herritar asko "baldintza latzetan" bizi dira eta hori dela eta, hauei laguntzeko "esfortsu handienak" egingo dituela hitza eman du.
Halaber,
tankera honetako tragediak saihesteko prebentzio neurriak sendotu behar
direla eta ondorengo belaunaldiei ikasitakoa helarazi behar zaiela
azpimarratu du. Gainera, "doluminak" erakutsi dizkie biktimen
senitartekoei eta nazioarteko mailan izandako elkartasuna eskertu du.
Urrelili zuriekin apaindutako eszenatoki batean eta hildakoen oroitagarri baten ondoan Nodak esan duenez, "nazioarteko gizarteei laguntza eman behar diegu, haiek guri eskainitako babesaren ordainean". Tragediek "lagun anitzen bizitzarekin amaitu zuten" eta hori dela eta, "herrialdea eraikitzeko guztiok batuta lan egiteko" deia egin du Nodak.
Urrelili zuriekin apaindutako eszenatoki batean eta hildakoen oroitagarri baten ondoan Nodak esan duenez, "nazioarteko gizarteei laguntza eman behar diegu, haiek guri eskainitako babesaren ordainean". Tragediek "lagun anitzen bizitzarekin amaitu zuten" eta hori dela eta, "herrialdea eraikitzeko guztiok batuta lan egiteko" deia egin du Nodak.
Duela urtebete izandako lurrikarak, tsunamiak eta Fukushimako krisi nuklearrak Bigarren Gerra Mundialetik Japoniak bizi duen krisi larriena eragin zuten.
Albisteak
- Fukushimako istripuaren larritasuna Txernobilekin parekatu du Japoniak
- Japoniako lurrikara eta tsunamiaren ondorioz hildakoak ia 13.000 dira
- 8,9 graduko lurrikara batek Japonia astindu eta tsunamia eragin du
Leherketa Fukushiman (Japonia), tsunamiaren ondoren. Argazkia: Efe
- Público.es: Un año después de la tragedia.
Irudiak: http://www.publico.es/ciencias/425465/japon-un-ano-despues-de-la-tragedia/slideshow#0 - El Gobierno se compromete a crear un Japón más seguro. Una cadena humana rodea el Parlamento nipón para pedir el apagón nuclear.
- TEPCO -Tokyo Electric Power- pide disculpas
- Año 1 tras el tsunami y el desastre nuclear
- Repasa los días crísticos tras el tsunami
- Especial sobre el terremoto de Japón
- Gráfico del desastre de Fukushima
- La crisis nuclear y humanitaria
- Las imágenes del terremoto de Japón
Urtebete geroago, berrikuntza motel doa tsunamia gertatu zen kostan. Japoniako gobernuak milioi askotako hainbat aurrekontu berezi onartu ditu tsunamiak suntsitutako kostaldea garbitu eta berreraikitzeko. EITB, 2012/03/10
No hay comentarios:
Publicar un comentario