Indarkeria Gazako zerrendan
EITB, 2012/03/11
Azken bonbardaketa hauek 18 hildako eta 25
zauritu eragin dituzte, joan den urritik Gazan dagoen indarkeria
bortitzenean. Netanyahu lehen ministroak Israelgo Armada zoriondu du.
13 urteko haur bat, 52 urteko zibil bat eta miliziano bat hil
dira Gazan, Israelgo Armadako bonbardaketek eraginda. Gainera, beste bi
haur zauritu dira, joan den urritik Gazan bizi dituzten indarkeria egun bortitzenetan.
Hildako azken milizianoak 24 urte zituen eta Herri Erresistentziaren Batzordeako kide zen.
Azken bonbardaketa hauek 18 hildako eta 25 zauritu eragin dituzte (21 palestinarrak eta 4 israeldarrak). Azken hauek, Gazatik Israelera jaurtitako suziriek eraginda zauritu dira, batik bat Herri Erresistentziaren Batzordeako eta Yihad Islamikoko kideen partetik
Ostiralean areagotu ziren istiluak, Israelek Zuhar al Qaisi Erresistentziaren Batzordeko idazkari orokorra hil zuenean.
Netanyahuk Israelgo Armada zoriondu du
Bestalde, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak igande honetan azaldu duenez, Gazaren gaineko bonbardaketa kanpaina martxan mantenduko dute "beharrezkoa den denbora".
Halaber, Armadako kideak zoriondu ditu Netanyahuk, joan den ostiralean Herri Erresistentziaren Batzordeko liderra hiltzen lortu zutelako. "Larrutik ordaindu dute eta horrela egiten jarraituko dugu", iragarri du lehen ministroak.
Albisteak
- 12 palestinar hil dira Gazan, Israelen abiazioaren bonbardaketengatik
- Israel mata a 15 palestinos en varios bombardeos en Gaza. Los bombardeos del Ejército israelí dejan el peor balance de víctimas de los últimos meses. Público.es, AGENCIAS, 10/03/2012
No hay comentarios:
Publicar un comentario