Meatzarien aldeko manifestazioa, murrizketen aurkako aldarrikapena
Eitb.com, Erredakzioa, 11/07/2012 19:15:00
8 pertsona atxilotu dituzte eta 76 lagun zauritu dira. Meatzarien aldeko manifestazioak milioi erdi lagun baino gehiago bildu ditu Madrilen, antolatzaileen arabera.
Bideoak (2)
Meatzarien aldeko manifestazio jendetsua Mariano Rajoyk iragarri dituen murrizketa berrien aurkako aldarrikapena bilakatu da, eta bukaeran, poliziaren eta manifestarien artean liskarrak egon dira.
Poliziak zortzi lagun atxilotu ditu Industria Ministerioaren parean amaitu den protestan, eta Santiago Bernabeu zelai parean ere istiluak sortu dira.
Osasun zerbitzuek 76 lagun
artatu behar izan dituzte, zauri arinengatik. Horietatik zortzi,
tartean bi polizia, ospitalera igorri behar izan dituzte, balizko
hausturak aztertzeko, puntuak jasotzeko edo zaintzapean bertan
geratzeko.
Meatzariek ikatzaren arloan egindako murrizketen
aurka egin dute martxa beltza, izan ere, meategiak itxi egingo direla
salatu dute.
Antolatzaileen arabera, manifestazioak milioi erdi lagun baino gehiago bildu ditu Madrilen. Bitartean, Kongresuan Rajoyk murrizketa berriak iragarri ditu, eta sindikatuetako buruzagiek salatu duten moduan, bertan Rajoyk ez du meatzarien gatazka aipatu ere egin.
Martxa amaitzerakoan, CCOO eta UGT sindikatuek "mobilizazio orokor" bat deitu dute hil honen amaierarako. murrizketa berrien aurka egiteko.
Asturias,
Gaztela Leon eta Aragoiko meatzariak izan dira manifestazioaren buru.
Hauekin batera, Asturiasen, orain dela 44 egunetik, meategi baten
barruan dauden meatzariak oroituz furgoneta bat joan da.
Ministroak istiluak gaitzetsi ditu
Jose
Manuel Soria Industria Ministroak meatzariek manifestatzeko daukaten
askatasuna defendatzen duela esan du, baina, aldi berean, gaur goizeko
manifestazioan gertatutako istiluak gaitzetsi ditu. Istiluetan dozenaka zauritu izan dira.
Soriak
Madrilgo Universidad Complutensek antolatzen dituen udako ikastaro
batean egin ditu adierazpen hauek, San Lorenzo del Escorial herrian.
Ministroak langile hauen mobilizazioak “ inolako agresibitaterik ezta
biolentziarik gabe ospatu izana” gustatuko litzaiokeela gaineratu du.
“Ulertzen dut gustuko ez izatea
2011ko aurrekontuan baino diru gutxiago izateak, baina aurtengo sail
guztiak gutxitu direla ulertu behar da”, azpimarratu du ministroak
Informazio gehiago
No hay comentarios:
Publicar un comentario