Rajoyren murrizketak
Eitb.com, Erredakzioa, 11/07/2012 20:29:00
Gobernuak % 18tik % 21era igoko du BEZ zerga orokorra, eta % 8tik % 10era murriztua. Zein produktu igoko da hiru puntu eta zein bi?
Mariano Rajoy presidenteak BEZaren igoera iragarri du
asteazken honetan. Orokorra % 18tik % 21era igoko dute, eta murriztua,
berriz, % 8tik % 10era. % 4an utziko dute oinarrizko ondasunei
dagokiena. Beraz, produktu guztiek ez dute berdin gora egingo.
Jantziak, oinetakoak, gasa, argindarra... % 21era
Jantziak, oinetakoak, gasa, argindarra... % 21era
Duela
2 urte % 16tik % 18ra igo zuten BEZ zerga orokorra, eta orain 3 puntu
gehiago igo dute: % 21era. Talde honetan daude, besteak beste, argindarra, gasa, telefonoa, jantziak eta oinetakoak, edari alkoholikoak, tabakoa, altzariak, etxebizitzarako beste hainbat ekipamenduk eta kotxeak. Aurten
euskal erkidegoan %7 jaitsi da kotxe salmenta. Zerga igoerarekin, auto
bakoitzeko, batez beste, 3.500 euro bilduko ditu Ogasunak.
Elikagai gehienek bi puntu gora egingo dute
BEZ murriztua bestalde, 2 puntu igoko da: %8tik 10era. Multzo honetan daude elikagai gehienak, uraren faktura, farmazia produktuak, garraioa, bidaiak, hotelak, betaurreko eta lentillak... Ostalaritzan
ere, oro har, 2 puntu igoko da BEZa, eta beldur ziren ez ote zuten
18raino igoko. Kontsumoa hainbeste jaitsi den honetan prezioak igotzea
ezinezkoa ikusten dute eta, hasieran behintzat, ostalariak igoera bere
gain hartu beharko duela uste dute.
Aisian,
ikuskizunetan eta kulturan batetik, eta hoteletan, kafeetan eta
jatetxeetan bestetik, % 10eko BEZa ordaindu beharko dugu. Batez beste,
hurrenez hurren, 36,59 eta 50,30 euro gehiago urtean.
Esnea, arrautzak, ogia, fruta, barazkiak eta botikak, bere horretan
Azkenik, BEZ supermurriztua duten produktuak bere horretan geratuko dira momentuz. Esnea, arrautzak, ogia, fruta, barazkiak eta botikak, besteak beste, ez dira garestituko.
600 euroko kostua, urtean, familia bakoitzari
BEZaren igoerak
batez beste urtean 600 euroko kostua ekarriko dio familia bakoitzari
Kontsumitzaile, Etxekoandre eta Erabiltzaileen Erakundeen
Konfederazioaren arabera.
Albisteak (2)
No hay comentarios:
Publicar un comentario