G-20ko estatuak 2009an (Laranjaz: G-7, horiz: Rusia, fuksiaz: G-5, eta arrosaz: G-20 (G-5 eta G-8 gabe). Iturria: Wikimedia |
Obamak eta Europako buruzagiek atzeratu egin dute euroguneko krisia aztertzeko bilera.
Eitb.com, Erredakzioa, 19/06/2012 07:19:00
http://mapas.pachuk.com/?Los-Cabos,Baja-California-Sur |
G20 Los Cabosen (Mexiko) egiten ari den goi-bileran egindako agerraldian azaldu duenez, euroguneak egutegi "zehatza" behar du batasun fiskala eta banketxeen sektorearen batasuna lortzeko.
Horretarako, Rajoyk esan du finantza sistemaren ikuskatzaile goren bat, berme funts komuna eta finantza erakundeak berregituratzeko mekanismo komuna behar direla.
Espainiako presidenteak gogora ekarri duenez, Espainiako zorra arazo handiak izaten ari da merkatuetan, nahiz eta Eurotaldeak finantza erakundeei bideratutako 100.000 milioi euro eman.
Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak ere izan du arazo hori hizpide, eta finantza erakundeen zorrak Estatuaren zorra ez kutsatzeko premia berretsi du.
Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentea. Argazkia: El Mundo-Europa Press @ 18-06-2012 |
Euroguneko krisia aztertzeko bilera atzeratu dute
Barack Obama AEBetako presidenteak eta G20ren bileran parte hartzen ari diren Europako buruzagiek atzeratu egin dute euroguneko krisia aztertzeko bilera.
Bilera atzo egin behar zuten, baian agendan zituzten ekitaldi guztiak atzeratu zirenez, euroguneko krisiaz hitz egiteko batzarra beste baterako uztea erabaki zuten.
Espainiako Gobernuko iturriek ez dute zehaztu bilera gaur egingo ote den; izan ere, gaur da G20ren goi-bileraren azken eguna.
Obamak, Rajoyk, François Hollande Frantziako presidenteak, Angela Merkel Alemaniako kantzillerrak eta Mario Monti eta David Cameron Italiako eta Britainia Handiko lehen ministroek parte hartu behar zuten bileran.
Horiez gain, Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidenteak eta Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordearen buruak ere parte hartzeko asmoa zuten, aipatu iturriek gaineratu dutenez.
Albiste gehiago
- Espainiako bankuak onbideratzeko plana babestuko du G20ak
- Europako bankuen batasuna proposatuko dutela esan du Barrosok
- Egun beltza merkatuetan, greziarrek euroa babestu duten arren
- EBZ aldatzen ez bada, berdin izango du zer dioen G20k.
- Espainiako bankuen erreskatea: Eurotaldeak baztertu egin du bankuak zuzenean erreskatatzea. Amadeu Altafaj Europako Batzordeko Ekonomia Gaietarako bozeramaileak azaldu duenez, Espainiak, "erreformei eusten badie", ez du erreskaterik beharko. 19/06/2012 13:22:00
- G20ak erreskatearen xehetasunak argitzea eskatu dio Espainiari. Espainiako bankuei emango zaien laguntza G20ko goi-bileran hizpide izan da, eta buruek Espainiari argitasuna eskatu diote nola eta noiz izango den argitzeko.19/06/2012, 19:47:00.
-
Eurotaldeari erreskatea aste honetan eskatzeko asmoa du Espainiak. Espainiako Gobernua Eurotaldearekin 100.000 milioi eurora iritsi daitekeen maileguaren inguruko baldintzak negoziatzen ari da bankuak onbideratzeko. 19/06/2012 21:00:00
Países del G-20, 11 jul 2010 (En azul oscuro los miembros. En azul claro los países de la Unión Europea sin representación individual). Iturria: Wikumedia. |
No hay comentarios:
Publicar un comentario