Argia. com, 2012-06-19
ACNUR errefuxiatuentzako Nazio Batuen Erakundeko Agentziak jakinarazi
duenez, 800.000 errefuxiatu zeuden munduan iaz, azken 12 urteotako
kopuru handiena, batez ere Afrikako krisi humanitarioek eraginda.
Boli
Kostan eztanda egitear egon zen gerra zibilak, Udaberri Arabiarrak eta Afrikako Adarrean jasandako goseteak herrialdea uztera bultzatu zituen
asko eta asko.
Guztira, iaz 4,3 milioi lagun aldatu ziren lekuz bortxaz, eta
horietatik 800.000k gurutzatu zuten euren herrialdeetako muga.
Errefuxiatu gehien sortzen dituena Afganistan da, eta ez dabiltza urruti
Irak, Somalia, Sudan eta Kongoko Errepublika. Errefuxiatu gehien
hartzen dituzten herrialdeak berriz, Pakistan, Iran, Kenia eta Txad
dira.
Herrialde garatuen artean, Alemania da errefuxiatu gehien hartzen dituena Espainiako Estatua aldiz, errefuxiatu gutxien hartzen dituen herrialdeetako bat da Europar Batasunean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario