EITB, Erredakzioa, 2012/05/02
Bai Eustatek eta baita PRAk egindako inkesten inguruan, Jaurlaritzak esan du okupazioak nabarmen behera egin zuela, % -2,9 eta % .4,8 hurrenez hurren, iazko datuekin alderatuz.
-
Bai Eustatek eta baita PRAk egindako inkesten inguruan, Jaurlaritzak esan du okupazioak nabarmen behera egin zuela, % -2,9 eta % .4,8 hurrenez hurren, iazko datuekin alderatuz.
Eustatek argitaratutako datuen arabera, azken hamabi hilabeteetan 28.000 lanpostu galdu dira Euskal Autonomia Erkidegoan. 2011ko hasieran 940.000 pertsona lanean ari ziren Euskadin eta urtebete beranduago 912.300 dira lanean daudenak, azken bederatzi hilabeteetako daturik txarrena.
Lanpostu gehienak Bizkaian galdu ziren, 20.000tik gora. Gipuzkoak 8.200 lanpostu galdu dira azken urtean, eta Araban 800 lanpostu sortu dira. Izan ere, Arabak langabeen datua hobetu du, % 6,8ra iritsiz.
Horrez gain, inkesta bien arabera, langabezia tasa puntu batean handitu da azken hiru hilabeteetan, % 12,1ra iritsiz, Eustaten arabera, eta % 13,6ra, Estatuko Estatistika Institutuaren arabera.
Bestalde, 2011ko ekonomia datuak ere argitaratu dituzte. Estatuko Estatistika Institutuaren arabera, Euskadik % 1,3ko hazkundea izan zuen, baina Eustatek % 0,6an kokatu du.
Albiste gehiago:
- 5,6 milioi langabe daude Espainian
- Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak jakitera eman duenez, Langabeziak egonkor eutsi du EAEn eta behera egin du Nafarroan. Apirilean aurreko hilabetean baino 22 langabe gutxiago zenbatu dituzte, baina urtebetean langabeziak % 5,71 egin du gora. Nafarroan 647 langabe gutxiago daude. Eitb.com, Erredakzioa, 2012/05/04.
- Espainiako Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak martxoan baino 6.632 langabe gutxiago (% 0,14) zenbatu zituen apirilean, eta guztira 4.744.235 pertsona daude langabezian Espainian. Apirilean langabeziak behera egin du Espainian, bederatzi hilabeteren ostean. Martxoan baino 6.632 langabe gutxiago zenbatu dituzte eta guztira 4.774.235 langabe daude. Hala eta guztiz ere, iazko garai berean baino 474.875 langabe gehiago daude. Eitb.com, Erredakzioa, 2012/05/04.
CAV-DESEMPLEO ABRIL: Euskadi, segunda comunidad donde menos creció el paro en el último año. Noticias EFE.
No hay comentarios:
Publicar un comentario