Hiru eguneko batzarra
Segurtasun neurri zorrotzak Bartzelonan, EBZren bilera dela eta
EITB, Erredakzioa, 2012/05/02
8.000 agente arduratuko dira segurtasunaz. Gaurtik, Europako banku zentraletako gobernadoreak hiru egunez batzartuko dira.
Europako Banku Zentralaren (EBZ) gobernu organoa Bartzelonan batzartuko da gaurtik, hiru egunez, segurtasun neurri zorrotzen artean.
Apirilaren 28an, Espainiak eten egin zuen Schengen ituna, Frantziako mugan kontrolak ezarri eta manifestari erradikalak sartzea galarazteko. Egun horretatik, Poliziak 12 pertsona atxilotu ditu mugetan, eta beste 31ri sarrera galarazi die.
Guztira, 8.000 agente hedatu dituzte Kataluniako hiriburuan, horietako 2.300 Espainiako Poliziakoak, 1.200 guardia zibilak eta gainerako 4.500ak mossoak.
Agintariak kezkatuta daude bileraren testuinguruarekin. Izan ere, bi aste barru M-15en eta 'sumindu'en mugimenduaren urteurrena izango da, eta duela hilabete bat, martxoaren 29ko greba orokorrean, istilu larriak jazo ziren.
Gainera, bihar manifestazioa izango da Bartzelonan, ikasle eta irakasle plataforma batek deituta, unibertsitateko tasen garestitzearen aurka.
EBZren bilera gaur gauean hasiko da, Artur Mas Kataluniako Gobernuko presidenteak eskainiko duen afari ofizialean. Ekitaldia Exekutibo autonomikoaren egoitzan izango da eta, besteak beste, Mario Draghi EBZko presidentea eta Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Banku Zentraleko gobernadorea izango dira.
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea ere Bartzelonara joango da, EBZren gobernu organoarekin afaltzeko. Erakundeak Espainiako Gobernuaren erreformak babesten eta diruz hornitzen saiatuko da gobernuburua.
Eurogunearen hazkundea kolokan dagoela eta merkatuak Espainia zigortzen ari direla etorriko da EBZren bilera.
Albisteak
- M-15 mugimenduak protestak deitu ditu EBZren bilera dela eta
- Frantziako mugetako kontrolak berriz ere ezarri dituzte, ostirala arte
- Bilera Bartzelonan: 2012an ekonomia pixkanaka suspertuz joango dela aurreikusi du EBZk. Mario Dragui Europako Banku Zentraleko presidenteak Rajoyren neurri ekonomikoak txalotu ditu, baina Europar Batasunean egiturazko erreforma gehiago beharrezkoak direla iritzi dio. Eitb.com, Erredakzioa, 2012/05/03
EBZren goi-bilera Bartzelonan. EFE |
No hay comentarios:
Publicar un comentario