Eitb.com, ERREDAKZIOA, 2012/05/29
Selektiboko balore gehienek positiboan hasi dute saioa, bezperan % 2,1 galdu eta 2003az geroztik izandako mailarik baxuena hartu eta gero.
(Jarraitu burtsaren bilakaera)
Madrilgo burtsak % 0,54ko errebotearekin hasi du saioa eta selektiboa 6.435,6 puntutan kokatu da. Arrisku sariak, berriz, 500 puntutik gora jarraitzen du, astelehenean 511 punturaino igo eta gero, euroa hasi zenetik hartu duen mailarik handiena da hori, alegia.
Ibex 35eko balore gehienak igoeren aldean kokatu dira saioaren hasieran, bezperan % 2,17 galdu eta gero. Jaitsiera horren ondorioz selektiboa 2003az geroztik izan duen mailarik baxuenean kokatu zen.
Galeren aldean, beste behin, Bankia ari da indartsuen jaisten, % 4,71 galdu du saioaren hasieran.
Europako gainerako burtsek ere positiboan hasi dute saioa. Frankfurtekoa % 1,2 igotzen jarri da, Pariskoa % 0,7 eta Milangoa % 0,6.
Bilakaera
- Arrisku sariak errekor berri bat ezarri du. 525 punturaino igo da. Ibex 35ek, berriz, galerekin ekin dio egunari bezperan % 2,3 galdu eta 2003az geroztik izandako mailarik baxuenean amaitu ostean. Eitb.com, ERREDAKZIOA, 2012/05/30.
- APURKA-APURKA BEHERANTZA. Arrisku saria 536 puntura jaitsi da saioa amaitzean. Espainiako burtsak % 0,1 egin du behera eta urteko beste gutxienekobat izan du, laugarrena jarraian, 6.089raino iritsi da. Eitb.com, 2012/05/31.
- Arrisku sariak gainez gain jarraitzen du 540tik gora. Eitb.com, 2012/06/01
No hay comentarios:
Publicar un comentario