Biztanleen ia % 20k 65 urte baino gehiago ditu.
Eitb.com, Erredakzioa, 2012/05/28Argazkia: Jose Maria Perez, Deia. |
Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) 2.174.033 biztanle zituen 2011ko urtarrilaren 1ean, Eustatek bildutako datuen arabera. Erkidegoak sekula izandako kopururik altuena da, aurreko urtean baino 4.995 biztanle gehiago zenbatuta.
Gipuzkoan (2.583 pertsona gehiago) eta Araban (1.714 biztanle gehiago) izan ziren hazkunde handienak, Bizkaian askoz
ere gutxiago hazi baitzen kopuru hori (698 biztanle gehiago). Alde
horren arrazoia hau da: biztanle gehien galdu zituzten sei udalerriak
Bizkaian daude. Bilbon, esate baterako, 1.331 biztanle gutxiago zenbatu
zituzten, eta Getxon, berriz, 436 gutxiago.
Hala eta guztiz ere,
Bizkaiko lurralde-saldoa positiboa da, beste hainbat udalerrik
biztanleen kopurua handitu baitute, esate baterako, Barakaldok eta
Etxebarrik, 552 eta 474 biztanle gehiagorekin, hurrenez hurren.
Arabako
biztanleriak izandako hazkundea, hein handi batean, hiriburuan izandako
bilakaerak eragin du. Horrela, Gasteizen 978 biztanle gehiago zenbatu
zituzten, eta, distantzia handi batera bada ere, Dulantzi (108 biztanle
gehiago) eta Laudio (100 pertsona gehiago) ere hazi ziren.
Gipuzkoaren
kasua ezberdina da, Donostian biztanleen kopuruak behera egin baitzuen;
hain zuzen ere, 68 biztanle gutxiago zenbatu zituzten. Beste udalerri
batzuek izandako hazkundeak eragin zuen Gipuzkoak izandako gorakada:
horien artean Errenteria nabarmendu daiteke, 439 biztanle gehiago
zenbatu baitzituzten bertan.
65 urtetik gorakoak
65 urtetik gorako herritarrei dagokienez, Euskadin (herritar guztien % 19,5 adin horretatik gorakoa da)
Estatuko gainerako erkidegoetan baino bi puntu gorago dago proportzio
hori, eta Europako gainerako estatuen datuekin alderatuz gero, Alemaniak
edo Italiak bakarrik dituzte datu altuagoak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario