2012/03/16

Lubanga Kongoko buruzagi ohia, haurrak errekrutatzearen errudun

EITB,  2012/03/15

Thomas Lubanga Kongoko gerrillako buruzagi ohia Kongoko Errepublika Demokratikoan 2002-2003an soldadu izateko haurrak errekrutatzearen errudun dela ebatzi du Hagako Nazioarteko Auzitegiak.

"Fiskaltzaren arabera, ez dago zalantzarik Thomas Lubangak 15 urtetik beherako haurrak soldadu bihurtu zituela gatazka armatuan", esan dute epaileek.
Aho batez hartu dute erabakia epaimahaia osatu duten hiru epaileek.

 

Gainera, neskak "esklabo sexualak" izatera behartzen zituztela ondorioztatu dute epaileek. Fiskaltzak nesken bortxaketa aztertzeko proposatu zuen, baina epaileek hori alboratzea erabaki zuten, prozesua arintzeko.

Luis Moreno Ocampok zuzendutako Fiskaltzak Ituri zonako (hego-ekialdea) hema etniako 15 urtetik beherako haurrak errekrutatu izana egotzi zion Lubangari, etnia horren eta lendu etniaren arteko gatazka armatuan borrokatzeko, bertako urrezko meatzeak jokoan baitzeuden.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...