Lau enpresaburu atxilotu dituzte Donostian iruzur egitea egotzita
EITB.com, Erredakzioa, 2012/03/12
Atxiloketak bi operaziotan egin dituzte, eta Gizarte Segurantzaren aurkako delituak egozten dizkiete.
Polizia Nazionalak lau enpresaburu atxilotu ditu Donostian 1,5
milio euroko iruzurra egiteagatik, euren langileen gizarte segurantzako
kuotak ez ordaindu eta ondoren, kaudimengabe deklaratzeagatik.
Atxiloketak
martxoaren 6an eta 7an egin zituzten, bi operazio ezberdinetan.
Donostiako Gizarte Segurantzako zuzendaritzak irregulartasunak atzeman zituen eta Ikerketa Sailari abisua eman zion.
Lehen
kasuan, ostalaritza eta tindategi enpresen sare bat sortu eta
gizarte-segurantzako kuotak ez zituztela ordaintzen ikusi zuten. Denera
hamar denda zituzten bi atxilotuek (J.M.S.E. eta A.I.S.E.) eta,
enbargoak ekiditeko, beren burua kaudimengabe deklaratzen zuten.
Enpresa horietako langileek euren nominetan gizarte-segurantzako kuota kentzen zietela ikusten zuten, baina enpresaburuek ez zituzten kopuru horiek ordaintzen. 984.351,92 euroko iruzurra egin omen dute.
Bestetik, Polizia Nazionalak beste bi enpresaburu atxilotu ditu antzeko kasu batengatik. E.S.L. eta R.O.L. enpresariek ere Gizarte Segurantzari iruzur egin zieten, kasu honetan, 581.512, 34 euro.
No hay comentarios:
Publicar un comentario