Emakumearen Nazioarteko Eguna
EITB.com, 2012/03/08
1975ean hasi zen ospatzeko Emakumearen nazioarteko Eguna eta urtero
ikuspegi bati arreta jartzen diote. Aurten, nekazari giroko herrixketan
bizi diren emakumeak ditu gogoan Nazio Batuen Erakundeak eta gaurko
leloa honakoa izango da: "Agintea baserri-inguruneko emakumeari: gosea
eta pobrezia amaitu".
Ban Ki Moon NBEren Idazkari nagusiak dio
lehentasuntzat hartu zuela bere agintaldiaren hasiera-hasieratik
emakumea agintedun izateko lan egitea, eta pentsamoldeak aldarazteko
neurriak bultzatzea.
Bereizkeria handienak, bai lege aldetik bai
tratu aldetik, baserri-giroko herrialdeetan bizi diren emakumeek jasaten
dituzte munduko herrialde askotan: osasuna, hezkuntza, diru-sarrera eta
erabakimena mugatua dute milioika emakumek, sortzetik baztertuta,
bidegabekeriak jasanez bizitzera kondenatuta, NBEren buruak dioenez.
Hala
ere, Ban Ki Moonek beste aldea ere goraipatu du, izan ere, gizadiaren
historian sekula ez da horrenbeste emakumezko gobernuburu eta ministro
izan. Orain 4 urte, 8 emakume ziren estatuburu eta gaur egun 17 dira.
Emakumezko ministroen portzentaia ere igo egin da % 14tik ia % 17ra.
Emakunde
Martxoak
8Emakunderen leloa, berriz, "Landu berdintasuna" izango da gaurkoan.
Berdintasunaren alorrean lanean diharduten taldeek, sindikatuek eta
alderdiek babestuta, mobilizazioak eta bestelako ekintzak egingo dituzte
egun osoan.
Krisiak eta murrizketek baldintzatutako aldarrikapen
eguna izango da gaurkoa, mezu nagusi batekin: berdintasun politikak
lantzea beharrezkoa da. Izan ere, emakumearen lan baldintzak
gizonezkoarenak baino kaxkarragoak dira eta langabe gehiago daude
emakumeen artean.
Ireki den egoera berrian gainera emakumeen partehartzea aldarrikatuko du Bilgune Feministak.
Emakumeen
eskubideen alde, gaur herri eta hirietako mobilizazioetan parte
hartzera deitu dute eragileek. Emakundek deialdi propiorik ez du egin
baina zuzendaritzak Donostiako manifestazioan parte hartu aurretik
Martuneteko espetxeko emakume presoekin egoteko tartea hartuko du.
Informazio gehiago
No hay comentarios:
Publicar un comentario