2012/03/16

27 enpresa publiko ixtea onartuko du gaur Espainiako Gobernuak

Berregituratze plana

EITB.com, 2012/03/16


Mariano Rajoy, Gobernuko presidentea.


Enpresa publikoen sektorea berregitaratzeko plan bat onartuko du ostiral honetan Ministroen Kontseiluak, eta, horren ondorioz, Estatuko 27 merkataritza-sozietate ixtea onartuko dute, Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez.

Epe laburrean 49 enpresari eragingo die planak. Izan ere, 27 enpresa publiko ixteaz gain, inbertsioak etengo dira 14 sozietatetan, eta beste 14tan Estatuak duen partizipazioa saldu egingo dute. 35 konpainiatan Estatuak duen partizipazioan ere murrizketak ezarriko dituzte.

Gobernuak azaldu duenez, enpresa publikoen sektorea berrantolatzea du planak helburu, eraginkortasun, ekonomia eta aurrekontuen oreka oinarriei jarraituz.

Albisteak (1)

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...