EITB, Erredakzioa, 2012/02/28
Espainiako defizita Barne Produktu Gordinaren % 8,51ekoa zen 2011ko amaieran, hau da, esperotakoa baino 2,5 puntu handiagoa.
EAEn eta Nafarroan ere uste baino handiagoa izan da. Euskadiren kasuan, defizita % 2,56koa izan da, baina helburua % 1,3 zen.
Nafarroak, aldiz, % 1,89ko defizita dauka, baina aurrez ikusitako portzentajea % 1,3koa zen.
Estatuaren
kasuan, arazoa zailagoa da. Defizita % 8,51koa da, baina Bruselak %
4,4ko helburua ezarri dio 2012 urterako. Posible ote helburua betetzea?
Felipe Serrano Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU)
Ekonomia Aplikatu katedradunak Radio Euskadiko "Ganbara" saioan azaldu
duenez, irtenbidea Bruselarekin defizit helburua berriz negoziatzea
litzateke, baina ez da baztertu behar murrizketa gehiago egin behar
izatea.
"Murrizketa horien tamaina ezagutu beharko genuke, baina
Gobernuak ez du erremedoriok, murrizketa gehiago egin beharko ditu",
ohartarazi du.
Europako Batzordeak leundu egingo ditu defizit
eskakizunak, eta Espainiak helburua % 5era jaistea eskatuko du, baina
nahikoa ote?
Mariano Rajoyren Gobernuak iragarritako lehen
murrizketak 14.900 milioi eurokoak izan ziren, baina defizita % 4,4ra
jaisteko, beste 40.000 milioi euro murriztu beharko lituzke, hots, hiru
aldiz handiagoa izan beharko litzateke.
Euskadiren kasuan, defizit helburua ere aise gainditu da. Serranok bi irtenbide proposatu ditu: murrizketa gehiago egitea edo zergak igotzea.
"Gastu
publikoa murrizten jarraitu ezean, hiru Lurralde Historikoetan Estatuak
proposatutako zerga igoerak ezartzea aztertu beharko da", iritzi dio.
Testuinguru
horretan, ez da ahaztu behar gero eta ahots gehiago eskatzen ari direla
ez itsutzea defizit helburuekin, hazkunde ekonomikoaren eta batik bat
enplegu sorkutzaren kalterako izan litekeelakoan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario