INDARREZ SARTZEA, GERTUAGO
Israelek Hamaseko lehen ministroaren egoitza bonbardatu du Gazan
Eitb.com, 2012/11/17
75.000 erreserbista mobilizatzea erabaki du Israelgo Gobernuak. 29 palestinar hil dituzte, tartean Hamaseko buruzagietako bat.
Gazako zaurituak 250 dira / AFP Mohammed Abed |
Israelgo Armadak Ismail Haniyeh Hamaseko lehen ministroaren egoitza bonbardatu du larunbat goizaldean Gazako erdigunean, Maan Palestinako albiste-agentziak jakitera eman duenez.
Honen arabera, lau misilek eraikinaren kontra egin dute talka etasute handia eragin dute. Hisham Kandil Egiptoko lehen ministroa bertan izan zen ostiralean Palestinako herriari elkartasuna erakusteko.
Lekukoen arabera, lau solairutako eraikina guztiz suntsituta geratu da. Momentuz ez dute biktimen inguruko informaziorik zabaldu. Israelgo Armadaren iturriek diotenez, erasoaren unean eraikina hutsik zegoen.
Halaber, Israelgo indarrek Ibraim Sala Gazako Barne Ministerioko Komunikazio zuzendariaren etxebizitza ere bonbardatu dute. Hainbat lagun zauritu dira baina oraindik ez dakite Sala biktimetako bat ote den.
Su-etena ez da 'laster' izango
Bestalde, Hamas talde islamistak Israelekin su-etena "laster" sinatzeari uko egin dio, hori lortzeko "hainbat bitartekari lanean egon arren". Musa Abu Marzuk Hamaseko Batzorde Politikoko presidenteordeak aitortu duenez, "su-etenarako dei anitz daude baina ez dut uste laster lortuko dugunik". Gainera, erasoak bertan behera uzteko eskatu dio Israeli.
Anonymousen eraso berria
Anonymous 'hacker' taldeak Israelgo hainbat webguneei eraso die, Gazako Zerrendan Israelgo Armadak egindako bonbardaketari gaitzespena erakusteko. #OpIsrael hashtagen bitartez, Israelgo hainbat webguneen aurkako erasoaren aldeko deia egin du sare sozialetan.
"Israel, zure datu-basea gurea da", adierazi du Anonymousek Twitterren bidez. Israelgo Gobernuko webgunea blokeatuta utzi dute minutu batzuk. Eraso hauek "Palestinako herriaren eskubideak defendatzea" dute helburu, Anonymousen arabera.
75.000 erreserbista
Israelek 75.000 erreserbista mobilizatzea onartu du, eta Gaza lurretik inbaditzeko lehen urrats izan liteke. Herrialde horretako Armada asteazkenetik ari da Gaza bonbardatzen, eta dagoeneko 29 palestinar hil ditu.
Hamaseko kideetatik urrun egoteko ohartaraziz, SMS mezuak bidali dizkie Israelgo armadak Gazako Zerrendan bizi diren 12.000 palestinarri, Hamaseko kideak Israelgo armadaren jomuga izan daitezkeelako.
Ehud Barak Israelgo Defentsa ministroak azaldu duenez, erreserbistak deitzeak "edozein" gertakizuni aurre egiteko "prest" egotea du helburu.
Beny Gantz Estatu Nagusiko buruak argi berdea eman dio Armadari lurreko inbasioa prestatzen hasteko. Eli Yishai Barne ministroa bide beretik ibili da, eta inbasioa "aukera bat"dela baieztatu du.
2008ko amaieran eta 2009ko hasieran Israelek Gaza inbaditu zuenean, 1.400 palestinar hil zituen, gehienak, zibilak.
29 palestinar hil dituzte
Ostiral honetan, Hamaseko buruzagietako bat eta beste hiru palestinar hil ditu Israelgo armadak. Hala, dagoeneko 29 dira asteazkenetik hildako palestinarrak, horietatik 11 gutxienez zibilak. Zaurituak 250 dira.
Misila eta sirena hotsak Jerusalenen
Gazatik jaurtikitako misil bat Jerusalemen erori da gaur, azken 40 urteotan estreinakoz. Aurretik, Hegazkinen kontrako sirena entzun da hirian, 1991ko Golkoko Gerraz geroztik, lehen aldiz.
Hamasen aldetik abioi militar bat suntsitu izana gezurtatu du Israelek
Israelgo Armadak Hamasen beso armatuak, Azedin Al Kaseemeko Brigadek, Gazako zerrendaren gaineko zeruen zegoen hegazkinetako bat suntsitu izana ukatu du, miliziek azaldu dutenez.
Ban ''laster'' izango da Ekiarde Hurbilean, indarkeriak gora egin duelako
Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia “laster” izango da Ekialde Hurbilean, Gazako zerrendan eta Israel hegoaldean indarkeriak gora egin duelako, israeldarren azkeneko eraso militarraren ostean.
Martin Nesirky NBEko bozeramaileak ez du datarik zehaztu, ezta zein leku bisitatuko dituen esan, baina Banek nazioarteko buruekin harremanetan jarraitzen duela nabarmendu du, barealdia eta euskarria eskatzeko.
INFORMAZIO GEHIAGO
- Horrela eman dugu Gazako indarkeriaren berri, eitb.comen. 2012/11/18
- Minuto a minuto: Fuego cruzado entre Israel y Hamás. RT Actualidad.
- Gazak bere egunik odoltsuena bizi du. Eitb.com, 2012/11/18
No hay comentarios:
Publicar un comentario