EUSTATEN DATUAK
Eitb.com, 2012/11/09
Laugarren datu negatiboa da, zortzi hiruhilekoz jarraian hiruhilekoen arteko datu positiboak izan ondoren.
Euskadiko barne produktu gordinak (BPG) % 1,3 egin du behera 2012ko hirugarren hiruhilekoan, joan den urteko epe berdinarena alderatuta. Aurtengo bigarren hiruhilkoarekin alderatuta, berriz, % 0,4 egin du behera.
Eustat Euskal Estatistika Erakundeak kaleratu ditu datuak ostiral honetan, ohar batean. Bertan azaldu dutenez, Espainiako ekonomiaren urte arteko aldakuntza, Estatistikako Institutu Nazionalak aurreratutako datuen arabera, %-1,6 izan da.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, Euskal AEko BPGren hazkunde-tasa bigarren hiruhilekoan %-0,4 izan da; laugarren datu negatiboa, zortzi hiruhilekoz jarraian hiruhilekoen arteko datu positiboak izan ondoren.
Tasa hau hamarren batez da txikiagoa Espainiako ekonomiarako zenbatetsia baino.
No hay comentarios:
Publicar un comentario