2012/11/14

A14ko greba orokorrerako zerbitzu minimoak

Garraioan ohiko zerbitzuaren % 30 eskaini beharko dute gutxienez, eta ospitaleetan jai egunetan adinakoa.

Eitb.com2012/11/12



Eusko Jaurlaritzak asteazkeneko greba orokorrerako zerbitzu minimoak ezarri ditu eta horien arabera, garraio publikoan ohiko zerbitzuaren % 30 eskaini beharko dute gutxienez, eta ospitaleetan jai egunetan adinakoa.

Lan Sailak gaur jakinarazi ditu zerbitzu minimoak ESK, CC. OO., UGT, LSB-USO eta CGT sindikatuek Espainiako Gobernuaren politika ekonomikoaren kontra deitu duten greba orokorrerako.

Garraio publikoan (Euskotren, metroa, tranbiak eta autobusak) lan egun normaletan eskaintzen den zerbitzuaren % 30 eman beharko da gutxienez. Autopistetan, ordainlekuetako langileen % 30ak egin beharko du lan trafiko gehien dagoen orduetan eta gainerakoetan jai egunetan bezalaxe. Gasolindegietan ere % 30eko zerbitzu minimoa ezarri dute.

Osasun.zentroetan gutxienez jai egunetako langile kopurua egongo da, eta lehen mailako arretan, larunbatekoa. Larrialdi zerbitzuek, berriz, % 100ean jardungo dute.

Hezkuntzari dagokionez, unibertsitatetik kanpoko eskola publiko, pribatu eta kontzertatu guztietan egon beharko da gutxienez zuzendaritzako kide bat eta ikasleei sarbidea ahalbidetuko diete.

Haur-eskoletan eta unibertsitatean koordinatzaile edo arduradun batek lan egin beharko du gutxienez, Musikenen eta udal musika-eskoletan bezalaxe.

Larrialdi egoeretan lan egiten duten zerbitzuek (SOS Deiak, suhiltzaileak, etab) jai egunetako zerbitzua eskainiko dute.

Zahar-etxeetan eta eguneko zentroetan arreta zuzena eskaintzeko langileen erdiak joan beharko du lanera gutxienez.

Mehatxupean bizi diren pertsonen babeserako langileen erdiek ere lan egin beharko dute.

Argindar, gas eta ur hornidurari dagokionez, jai egunetako langile kopurua egongo da gutxienez eta EITBn albistegien emankizuna soilik bermatuko da.


300 enpresak baino gehiagok egin dute bat grebarekin, Nafarroan

Nafarroako 300 enpresa batzordek eta 1.500 ordezkarik baino gehiagok egin dute bat azaroaren 14an lan-erreformaren eta murrizketa sozialen kontra deitutako greba orokorrarekin.

Volkswagen, TRW, Gamesa, Renfe, Telefonica, El Corte Ingles, Banca Civica, Amma Navarra,Cinfa, ACR, ISN, Hoteles AC, Kybse, BSH eta Portland dira, besteak beste, protesta egingo dutenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...