Henrique Capriles oposizioko hautagaiak aitortu egin du Chavezen garaipena, eta "guztiontzat gobernatzea" eskatu dio.
Eitb.com, ERREDAKZIOA, 2012/10/08
Argazkia: Agencia Venezolana de Noticias |
Hugo Chavez Venezuelako presidenteak irabazi ditu Presidentziarako hauteskundeak, eta, horrenbestez, agintean jarraituko du 2019 urtea arte, Hauteskunde Batzorde Nazionalak (CNE) jakinarazi duenez.
Chavezek botoen % 54,42 lortu ditu, 7.444.082 guztira, eta oposizioko buruak, Henrique Caprilesek, % 44,97 (6.151.544). Lehia estua izango zela zirudien arren, azkenean presidenteak 10 puntuko aldea eskuratu du.
Venezuelako presidenteak hirugarrenez irabazi ditu hauteskundeak, eta 2019an 20 urte beteko ditu agintean.
CNEren arabera, parte-hartzea inoizko handiena izan da: % 80,94.
Chavezek "osasuna" eskatu du
Hauteskundeen emaitzak ezagutu eta gero, Hugo Chavezek agerraldia egin du Mirafloresko Jauregiko balkoian, milaka jarraitzaileren aurrean. Bertatik, "bizia eta osasuna" eskatu dio Jainkoari.
"Egun gogoangarria izan da. Horregatik, bihotz-bihotzez, eskerrak eman nahi dizkizuet, eta bizia eta osasuna ematea eskatzen diot Jainkoari", adierazi du.
Presidenteak zoriondu egin du Capriles, "egia aitortzeagatik", eta "eztabaidatzeko eta batera lan egiteko" deia egin dio.
"Oposizioko buruak zoriondu nahi ditut, egia aitortu dutelako, herriaren garaipena aitortu dutelako", esan du Chavezek.
Caprilesek aitortu egin du porrota
Henrique Caprilesek aitortu egin du Chavezen garaipena, eta "herritar guztientzat" gobernatzea eskatu dio.
"Irabazten jakiteko galtzen jakin behar da. Niretzat, herriaren borondatea sakratua da, eta herritarrek eskatzen dutenaren aurkako zerbait egitea ez zait inoiz burutik pasatu", adierazi du, prentsaurrekoan.
Oposizioko buruak jasotako babesa eskertu du. "Gaur ez dugu Presidentzia lortu, baina sei milioitik gora herritarren konpromisoa eta maitasuna lortu dugu".
Mirandako gobernadore ohiak "galtzaile ez sentitzea" eskatu die zaleei: "Hauteskunde kanpainan hazi asko landatu ditugu, eta badakit fruitu onak emango dituzten zuhaitz asko haziko direla".
- ALBISTEA: Chavezen garaipena, eztabaidaezina
- INFOGRAFIA (1998-2012): Ya Venezuela conoce a su Presidente. Después de una intensa jornada electoral los venezolanos conocen el resultado: Hugo Chávez presidente...CUBAHORA , 7/10/2012.
- IRITZIAK:
- Chavezen garaipena, bolivariarren garaipena. Latinoamerikako bloke ezkertiarra sendotu egin dela esan nahi du. Kuba, Venezuela, Bolivia, Ekuador eta Nikaraguak osatzen duten talde horrek pisu politiko garrantzitsua du kontinentean... JESUS TORQUEMADA, Eitb.com, 2012/10/09.
- ¿La hora de Vargas Llosa?. Iroel Sánchez, 9 octubre, 2012 .
- La hora de Capriles. PIEDRA DE TOQUE. El problema del candidato de la oposición es, desde luego, que si su victoria se da por un margen pequeño, las posibilidades de que el oficialismo manipule el resultado a su favor son muy grandes. MARIO VARGAS LLOSA 7 OCT 2012 - 00:02 CET, elpais.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario