2012/10/31

New York, 'Sandy'k utzitako hondakinetatik suspertu nahian

40 HERIOTZA AEB-ETAN

Sagar Handia bere onera etortzen saiatzen ari da, baina Manhattango hegoaldea argindarrik gabe dago oraindik.

Eitb.com, ERREDAKZIOA, 2012/10/31





'Sandy' zikloiak hondamendi handia sortu du AEBetako ekialdean: gutxienez 40 heriotza utzi ditu, sei milioi etxe argindarrik gabe daude oraindik eta kalte materialak hamarka mila milioi dolarrekoak dira, baina jarduera ekonomikoa eta garraio publikoa suspertzen saiatzen ari dira gaur.

Oraindik ere, Manhattango hegoaldea elektrizitaterik gabe dago; etxe orratzek, Broadwayk eta luxuzko eraikinek argindarrik gabe jarraitzen dute.


New Yorken eta New Jerseyn ur maila jaisten ari da, eta, bien bitartean, 'Sandy' Kanadarako bidean dago, baina ahulago.

Michael Bloomberg alkateak baieztatu duenez, Sagar Handian 18 pertsona hil dira. New Jerseyn eta Pennsylvanian seina pertsona hil dira; bina Marylanden, Connecticuten eta Virginian; bana Ipar Carolinan, Mendebaldeko Virginian eta Massachusettsen, eta beste bat HMS Bounty ontzi historikoan (hondoratu egin da).

Kezka nagusietakoa argindarra berriz abiatzea da. Izan ere, 6,6 milioi etxe zerbitzurik gabe daude New Yorken eta New Jerseyn batik bat, baina Connecticuten, Virginian eta Pennsylvanian ere bai.

Zailtasun handiena, baina, New Yorkeko metro zerbitzua martxan jartzea izango da, kalte material handiak izan baititu, uholdeen ondorioz. Hainbat geltoki eta tunel urak hartuta daude.

Ekonomialariak kalteak zenbatzen hasi dira, eta 20.000 milioi dolar ingurukoak izango direla aurrez ikusi dute.

Airelineen sektorea kaltetuenetakoa da, igandetik 18.100 hegaldi bertan behera utzi baitituzte. Atzo arratsaldean Bostongo, Philadelphiako, Washington hiriko eta Baltimoreko aireportuak ireki zituzten, eta gaur New Yorkekoen txanda izango da.

New Yorkeko burtsa ere gaur zabalduko dute, bi egunez itxita egon eta gero.


HAUTESKUNDE KANPAINA


Gaur, Mitt Romney hautagai errepublikanoak hiru ekitaldi egingo ditu Floridan, hots, estatu erabakigarrienetako batean.

Aitzitik, Barack Obama presidenteak gaurko ekitaldi guztiak bertan behera utzi ditu, eta New Jerseyra joango da, kalteak gertutik ikusi eta biktimei babesa adierazteko.

Agintariaren esanetan, "lehentasun nagusia" argindarra berreskuratzea da, eta, horren ildotik, "oztopo" burokratikoak arintzeko eskatu die konpainiei.


ALBISTEAK (3)
BIDEOAK (2)


INFORMAZIO GEHIAGO 






2012/10/29

New Yorken 375.000 pertsona ebakuatu dituzte 'Sandy' urakanagatik

LARRIALDIA

Eitb.com, ERREDAKZIOA, 2012/10/28

Eskola guztiak eta Wall Street itxita egongo dira. Garraio publikoa eten egin dute eta Obamak eta Romneyk bertan behera utzi behar izan dituzte kanpainako zenbait ekitaldi.

New Yorkeko herritarrak janaria eta edaria pilatzen hasi dira, urakanaren zain. Efe
New Yorkeko zenbait auzo hustu egin dituzte; guztira, 375.00 pertsona inguru ebakuatu dituztela zabaldu dute, eta eskolak itxita daude "Sandy" urakanaren zain.

Michael Bloomberg alkateak prentsaurrekoan esandakoaren arabera, hustu behar dituzten auzoetatik ateratzen ez direnak "euren bizitza eta erreskateko zerbitzuen langileena ere arriskuan jartzen dute".

Ebakuazioa hiriko auzo baxuenetan egingo dute, urakanak sortuko dituen euriteek uholdeak sortzea espero dutelako.

Andrew Cuomo gobernadoreak iragarri duenez, garraio publikoa ere eten egingo dute igande gauetik aurrera. Wall Street ere ez dute irekiko, baina operazio elektronikoak egin ahal izango dituzte. 


"Sandy"k 59 pertsona hil ditu Karibean.

Obamaren eta Romneyren kanpaina, etenda


Urakana iristear egoteak Barack Obamaren eta Mitt Romneyren kanpaina-ekitaldiak bertan behera geratzea ekarri du.

Romneyk igandean Virginian egin behar zituen ekitaldi guztiak bertan behera utzi ditu, eta azaroaren 6ko hauteskundeetarako azken ahaleginak Ohion egingo ditu, estatu horretan Obamak abantaila txikia ateratzen baitio inkesten arabera.

Obamak ere ez du Virginian kanpainarik egingo astelehen gauean, eta asteartean Coloradon egindako ekitaldia bertan behera utzi du. Colorado ere estatu erabakigarrai da AEBetako presidentetzarako hauteskundeak irabazteko.

Sanyren ibilbidea Kubatik iparraldera. (Foto: Tomado de Internet/ VANGUARDIA LIBERAL)

New Yorkeko hustuketa
Satelitearen argazkia: NASA, 2012.10.29
NASA posted this image of Hurricane Sandy taken at noon Eastern time on Sunday. Click the photo to see it larger. You can download a much larger version at NASA's Earth Observatory site. 2012.10.28

Sandi bilakaera ikus daiteke hemen:

2012/10/26

EUROPA ETA ESPAINIAKO GEOGRAFIA FISIKOARI BURUZKO ARIKETAK


ESPAINIAKO ERLIEBEA


EUSKAL HERRIKO ERLIEBEA


EUROPA, ESPAINIA ETA EUSKAL HERRIKO PAISAIA


HERRIA, NAZIOA, ESTATUA... Nola bereizi ?


EUROPAKO KLIMAK

EUSKAL HERRIKO KLIMAK


EGURALDIA ETA KLIMAK


MUNDUKO KLIMAK


2012/10/12

Europar Batasunak irabazi du Bakearen Nobel Saria

BAKEAREN NOBEL SARIA 2012Eitb.com, ERREDAKZIOA, 2012/10/12


REUTERS. Radio Francia Internacional - RFI en Español 

Aurreko urteetan ere izendatuta egon zen Europar Batasuna. Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak adierazi duenez, "ohore handia da" Bakearen Nobel Saria jasotzea.

Europar Batasunak irabazi du 2012ko Bakearen Nobel Saria.



Europan "bakean eta elkarbizitzan aurrerapausoak" lortzeko egindako lana goraipatu du epaimahaiak, baita kontinente zaharrean "demokrazia eta giza eskubideak" ezartzeko egindako lana ere.
Europar Batasunaren garaipen handiena Europan "demokrazia eta giza eskubideak" finkatzea izan dela adierazi dute, "Kontinenteko gerra" (Bigarren Mundu Gerrari aipamen eginez) "Kontinenteko bakean" bilakatuz.
"Bigarren Mundu Gerrako sufrimendu latzak Europa berri baten beharra erakutsi zuen. 70 urtez, Alemaniaren eta Frantziaren artean hiru gerra egin ziren. Gaur egun, ordea, Alemaniaren eta Frantziaren arteko gerra bat pentsaezina da. Asmo oneko intentzioekin eta konfiantzazko harremanak sortuz, etsai historikoak aliatu bilakatu dira", adierazi dute ekitaldian.
Ildo honetan, Grezia, Espainia eta Portugal Europar Batasunera batzeko demokrazia ezinbesteko baldintza izan zela ekarri dute gogora.
"Berlingo harresia erori ostean, Europako erdialdeko eta ekialdeko hainbat herrialde batu ziren, historian aro berri bat hasiz", aipatu dute. "Ekialdearen eta mendebaldearen arteko zatiketa amaitu da; demokrazia suspertu egin da eta gatazka etniko asko amaitu dira", goraipatu du Nobel Sariko Batzordeak.
Iaz, Afrikako emakumeen borroka saritu zuten eta hiru emakumek irabazi zuten Bakearen Nobel Saria, Ellen Johnson-Sirleaf Liberiako presidenteak, Leymah Gbowee liberiarrak eta Yemeneko Tawakkul Karmanek.
Gaurko iragarpenaren ostean, aurtengo azken Nobel Saria astelehenean iragarriko dute, hilak 15ean, Ekonomiakoa hain zuen.
'Ohore handia da' Barrosoren iritziz
Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak adierazi duenez, "ohore handia da Europar Batasunarentzat Bakearen Nobel Saria irabaztea".
"Europar Batasunarentzat eta bertan bizi diren 500 milioi lagunentzat ohorea da Bakearen Saria jasotzea", esan du Twiterreko kontuan.


ESTABAIDAK SORTZEKO IRITZIAK





¡Braaaavooo! ¡Bieeenn! Ya se puede decir sin temor a equivocarnos que en la UE vamos por el buen camino, el de la recuperación total, la d€mocracia y los d€r€cho$ humano$.


El Premio Nobel de la Paz 2012, sin lugar a dudas es la recompensa a quienes gobiernan para que sigan disfrutando banqueros y multinacionales desplumando a la ciudadanía europea. 

Ya se baraja que el próximo Premio Nobel de la Paz: la banca.

" La verdad triunfa por sí misma; la mentira necesita siempre complicidad ". Epicteto






  • TWITTER: El bombardero d Srebrenica, q sus miembros vendan armas en Siria, su apoyo a EEUU en su imperialismo. NOBEL d la PAZ CEE #ASCOy #VERGÜENZAJesús García Permuy ‏@GorgojeodeJesus, 2012/10/13.


  • BIDEOA: Fue Informe - La voz indígena (Rigoberta Menchú). En 1992 recibió el premio nobel de la paz en reconocimiento a su trabajo. Rtve, Informe Semanal, 17/10/1992.



Kontinenteak eta haien ezaugarriak (Agrega)

Joko interaktiboa

(Euskaraz ez bada agertzen, "volver al índice" eta hizkuntza hautatu hor)


Planetako erliebea eta lurrazaleko urak (Agrega)

Joko interaktiboa


Lurraren Irudikapen Grafikoa (Agrega, 2012)

Joko interaktiboa


2012/10/11

Eroskik Capraboren % 100a erosi du

Eitb.com, ERREDAZKIOA, 2012/10/11

Caprabok 350 supermerkatuko sare bat dauka Katalunian, Madrilen eta Nafarroan. Caprabok bertako produktuak saltzeko apustu enpresariala bultzatuko duela supermerkatuak dituen eskualdeetan




Eroskik Capraboren kapital guztia izateko falta zitzaion % 16ª erosi dio Botet familiari. Hori dela eta, jatorri katalaneko banaketa katearen jabe bakarra izatera pasatu da. 


Kooperatibak komunikatu batean azaldu duenez, azken operario hori 2007. urtean La Caixa eta Botet familiarekin sinatu zuten akordioan zegoen iragarrita. 


Iaz, Eroskik La Caixaren % 9ko partaidetza erosi zuen, eta azken erabaki horrekin “supermerkatu ereduaren enpresa proiektuan aurrerapausu handia” eman du Eroskik.


Bertako produktuen alde


Eroskik azaldu du Caprabok bertako produktuak saltzeko apustu enpresarial eta komertziala bultzatuko duela supermerkatuak dituen eskualdeetan (Katalunia, Madrid eta Nafarroan)


Caprabok 350 supermerkatuko sare bat dauka Katalunian, Madrilen eta Nafarroan.

'Prestige' ontziaren fuelaren gasa arnasteak geneei kalte egiten die

IKERKETA ZIENTIFIKOA


Eitb.com, ERREDAKZIOA, 2012/10/11

Ikerlarien arabera, egindako ikerketaren ondorioak kostaldea garbitzen egon zirenei eragingo lieke.

Coruñako Unibertsitateko zientzialariek Prestige ontziaren fuelak sortutako gasak arnasteak epe laburrean geneei kalteak eragiten dizkiela ondorioztatu dute. Prestige ontzia duela 10 urte hondoratu zen Galiziako uretan. Ikerketa egiteko, zientzialariek Prestigek isuritako fuelaren oso antzekoa den materiala hartu eta zenbait arratoi fuel horrekin harremanetan jarri dituzte.
Ondorioak Journal of Toxicology anda Environmental Health aldizkariaren azken alean aditzera eman dituzte. Ikerlarien ustez, ondorio horiek kostaldea garbitzen egon ziren boluntarioei ere eragingo lieke.
"Geneetan sortu zitekeen kaltea eta arnasketarekin lotutako zenbait gaixotasunen garapena aurretik antzeman da garbiketa lanetan parte hartu zutenen artean", azaldu du Vanessa Iglesias Coruñako Unibertsitateko Toxikologia Unitateko ikertzaileak.
Hala ere, adituaren hitzetan, "lan horietan ez zuten fuelarekin harreman zuzena kontuan hartu, eta ikusitakoa fuelari leporatzea zaila zen".
Arratoiak
Esperimentuan bi andui ezberdin erabili zituzten, eta arnasketa egiteko kamera berezia. Horrela, fuelak sortzen zituen gasen arnasketaren eta geneetan agertzen ziren kalteen artean harreman zuzena zegoela ikusi zuten.
Emaitzak oso argiak izan ziren: fuelak kalteak eragin zituen arratoi guztien DNAn eta DNAren konponketa prozesuetan.

URRIAK 11 Neskatilaren Nazioarteko lehen Eguna ospatzen da gaur

Eitb.com, ERREDAKZIOA, 2012/10/11



Ospakizunaren harian, urtean 10 milioi neskatila 18 urte bete baino lehenago ezkontzera behartzen dituztela salatu du Unicefek.




Unicef Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsaren arabera, 23 milioi gazte 15 urte bete baino lehenago ezkontzera behartu dituzte azken urteetan, eta kasu askotan, euren adina hirukoizten edo laukoizten zuten gizonekin.

Egungo egoerari dagokionez, neskatilak ezkontzera behartzeko joera horrek behera egin du, baina mundu osoan gertatzen den gauza da. Nazio Batuen Elkartean (NBE) dauden 193 herrialdeeratik 113n bakarrik daude 18 urtez beherakoen ezkontzak debekatuta.

Unifecen datuen arabera, urtean 10 milioi neskatila ezkontzera behartzen dituzte 18 urte bete baino lehen.

Nazioarteko erakundeak azpimarratu egin du horrelako ezkontzen ondorioz neskatilek haurtzarorik ez dutela, hezkuntzatik kanpo geratzen direla, aukerak murriztu egiten zaizkiela, abusu-arriskua areagotu egiten dela eta osasuna arriskuan jartzen dutela. Horrez gain, neskatilak haurdun geratzen dira "amaren bizitza arrisku larrian jarriz eta lesio fisiko eta psikologiko larriak sortuz".

"Neskatilak esklabo bihurtzen dituzte, bizitza osorako. Etxeko esklaboak dira, sexu-esklaboak, eta eskubide guztiak urratzen dizkiete: osasunerako eta hezkuntzarako eskubidea, diskriminatuak ez izateko eskubidea, eta askatasun fisikorako eta psikologikorako eskubidea", dio Unicefek txosten batean.

Aitzakiarik ez

Haurren Laguntzarako Funtsen ustez, egoera horiek ezin dira tradizioan, erlijioan, kulturan edo ekonomian oinarritutako argudioekin justifikatu.


Gauzak horrela, Gobernuei ezkontza horiek debekatzeko eskatu die, amatasun goiztiarrak sortzen dituen arazo larriak pairatzeko.

Informazio gehiago


BIDEOAK



====

Zer da FRACKINGa ?

Birziklapenaren Jauna



AmigosdelaTierra,  Youtube. By Megasteakman four the RCBC's trailer trashed film festival, 2011.

2012/10/10

Munduko BPGren bilakaera 2000 azken urteetan grafiko batean


A history of world GDP

Kreditoa: 

El PIB mundial en los últimos 2000 años en un solo gráfico

Juan Carlos Rojo, Clionomía, 2012/10/10

2012/10/13 Hondamendi Natural Handiak Murrizteko Nazioarteko Eguna

Acceso UNISDR
http://www.unisdr.org/2012/iddr/

For more information on the International Day for Disaster Reduction, visit:http://www.unisdr.org/2012/iddr





    Día Internacional para la Reducción de los Desastres - Colima


    • United Nations Development Programme (UNDP)  shared this video with us for the 2012 International Day for Disaster Risk Reduction. UNISDR (IDDR 2012)


    (Bideoa gazteleraz: #ActúaYA - Prepárate para el Futuro | actnowsavelater.org)

    • JOKOA: ¡ALTO A LOS DESASTRES!Un juego de simulación de desastres de la EIRD (International Strategy for Disaster Reduction) de las Naciones Unidas. 

    2012/10/09

    FAOREN TXOSTENA. Munduko biztanleriaren % 12k gosea pasatzen du; 870 milioi lagun

    Eitb.com, ERREDAKZIOA2012/10/09

    Asiako ekialdean eta hego-ekialdean eman dira batik bat aurrerapauso handienak, baita Hegoamerikan ere.



    Munduko biztanleriaren % 12,5ek gosea pasatzen du, hau da, 870 milioi lagunek, Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) Erroman aurkeztu duen txostenaren arabera.

    Ikerketa Jakien Munduko Programarekin eta Nekazaritza Garapenerako Nazioarteko Funtsarekin elkarlanean egin da. Gosea pasatzen duten lagunen gehiengoa, 850 milioi lagun inguru, garapen-bidean dauden herrialdeetan bizi dira.

    2009an munduan gosea pasatzen zuten lagunen kopurua 1.000 milioi lagunetara iritsi zela ohartarazi zuen FAOk, baina urtebete geroago, 925 milioi lagunera jaitsi zen.


    Milurteko Garapenaren Helburuak ezarritako mugarekin bat egin daitekeela dio txostenak, hau da, 2015erako gosea pasatzen duten lagunen kopurua erdira jaistea. Horretarako, azken urteetako joerari buelta emateko neurriak hartu behar direla zehazten du.

    Eskualdeak kontutan hartuta, aurrerapauso handienak Asiako hego-ekialdean eta ekialdean eman dira, baita Hegoamerikan ere. Saharaz hegoaldeko Afrikan ere aurrerapausoak egon dira baina maila apalagoan. Asia mendebaldean, ordea, gosea pasatzen dutenen kopurua hazi egin da.

    Azken hamarkadetako hazkunde ekonomikoak lagundu duela dio txostenak, baina txiroek hazkundearen prozesuan eta horren onuretan parte hartu behar dutela zehazten du.

    Halaber, nekazaritzaren eraginkortasuna azpimarratzen du txostenak, eta honek eta hazkunde ekonomikoak dieta dibertsifikatzeko aukerak ahalbidetu behar dituztela.

    Hazkunde ekonomikoarekin batera, epe luzera ingurune onuragarriak sustatzeko politikak eta programak egin behar direla esan dute datuen aurkezpen ekitaldian.

    Biztanleriaren piramide dinamiko eta interaktiboak (Japonia eta Britania Handia)


    Pirámides de población dinámicas e interactivas


    Las TIC facilitan una sencilla y sintética visualización de fenómenos complejos como la transición demográfica o el envejecimiento de la población. En el gif de arriba, creado por el National Institute of Population and Social Security Research del gobierno japonés (enlace al gif aquí) se puede observar la evolución de la población japonesa por edades desde 1920 y la proyección hasta 2060. En este enlace del Departamento de Estadística del gobierno británico se puede acceder a la pirámide de la población británica (1971-2085). En este caso la herramienta permite interactuar, seleccionando la fecha y las cohortes, y visualizando todos los datos.

    2012/10/08

    Europako biztanleria azken 1000 urteetan


    Livi-Bacci-ren grafikoa

    Kreditoa: 

    La población europea en los últimos 1000 años

    Juan Carlos Rojo, Clionomía, 2012/10/08

    VENEZUELAKO HAUTESKUNDEAK - Hugo Chavez, berriz presidente


    Henrique Capriles oposizioko hautagaiak aitortu egin du Chavezen garaipena, eta "guztiontzat gobernatzea" eskatu dio.

    Eitb.com, ERREDAKZIOA, 2012/10/08


    Argazkia: Agencia Venezolana de Noticias

    Hugo Chavez Venezuelako presidenteak irabazi ditu Presidentziarako hauteskundeak, eta, horrenbestez, agintean jarraituko du 2019 urtea arte, Hauteskunde Batzorde Nazionalak (CNE) jakinarazi duenez.

    Chavezek botoen % 54,42 lortu ditu, 7.444.082 guztira, eta oposizioko buruak, Henrique Caprilesek, % 44,97 (6.151.544). Lehia estua izango zela zirudien arren, azkenean presidenteak 10 puntuko aldea eskuratu du.

    Venezuelako presidenteak hirugarrenez irabazi ditu hauteskundeak, eta 2019an 20 urte beteko ditu agintean.

    CNEren arabera, parte-hartzea inoizko handiena izan da: % 80,94.


    Chavezek "osasuna" eskatu du

    Hauteskundeen emaitzak ezagutu eta gero, Hugo Chavezek agerraldia egin du Mirafloresko Jauregiko balkoian, milaka jarraitzaileren aurrean. Bertatik, "bizia eta osasuna" eskatu dio Jainkoari.

    "Egun gogoangarria izan da. Horregatik, bihotz-bihotzez, eskerrak eman nahi dizkizuet, eta bizia eta osasuna ematea eskatzen diot Jainkoari", adierazi du.

    Presidenteak zoriondu egin du Capriles, "egia aitortzeagatik", eta "eztabaidatzeko eta batera lan egiteko" deia egin dio.

    "Oposizioko buruak zoriondu nahi ditut, egia aitortu dutelako, herriaren garaipena aitortu dutelako", esan du Chavezek.

    Caprilesek aitortu egin du porrota

    Henrique Caprilesek aitortu egin du Chavezen garaipena, eta "herritar guztientzat" gobernatzea eskatu dio.

    "Irabazten jakiteko galtzen jakin behar da. Niretzat, herriaren borondatea sakratua da, eta herritarrek eskatzen dutenaren aurkako zerbait egitea ez zait inoiz burutik pasatu", adierazi du, prentsaurrekoan.

    Oposizioko buruak jasotako babesa eskertu du. "Gaur ez dugu Presidentzia lortu, baina sei milioitik gora herritarren konpromisoa eta maitasuna lortu dugu".

    Mirandako gobernadore ohiak "galtzaile ez sentitzea" eskatu die zaleei: "Hauteskunde kanpainan hazi asko landatu ditugu, eta badakit fruitu onak emango dituzten zuhaitz asko haziko direla".


    Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...