- Tanta hotza. Infografia. Agrega:
- Tanta hotza. Anakel.com:
Europako hegoaldeko herrialdeek, Mediterraneo itsasora jotzen dutenek, tanta hotza izeneko fenomeno atmosferikoaren eragina jasaten dute. Uda amaieran bero dagoen Mediterraneoko ura, (30ºC kostaldetik hurbil) ur-lurrun ugari isurtzen du atmosferara. Aire bero hau igotzen bada, eta aire hotzarekin nahasten bada, uraren lurruna kondentsatu egiten da bat-batean eta uholdeak sortzen dituzten ekaitz handiak gertatzen dira. Udaren bukaeran eta udazkenaren hasieran izaten da tanta hotza gertatzeko arriskurik handiena.
Tanta hotzaren sorrera.
1. Udaren bukaeran, itsasoan tenperatura altuak egoten dira, eta ur lurrun ugari askatzen da.
2. Egoera horretan, ekaitza edo fronte hotz bat heltzen bada, itsasoak kantitate handitan askatzen duen ur-lurruna, igo egiten da ezegonkortasunak bultzatuta.
3. Gorantz doan lurrunak erraz igotzen da, gune hotzagoekin topo egiten baitu, eta hotz horren bidez, horrekin gero eta ur gehiago kondentsatzen da.
4. Oso ordu gutxitan, ekaitz hodei handiak sor daitezke, 10 kilometro baino gehiagoko zabalera izan dezaketenak eta euri zakarra botatzen dutenak, normalean trumoi eta tximista ugari eta txingorrarekin batera.
- Tanta hotza. Zeruak lehertzen direnean. EroskiConsumer.es, 2003/09/01
- 'Tanta hotza' izendura jadanik ez dute meteorologoek "ontzat" ematen. Euskalmeteko iturriek goi-geruzetako depresio isolatua deritzote honi. TAIS SAN JOSÉ, Eitb.com, 2009/09/15
No hay comentarios:
Publicar un comentario