2012/09/12

Naziek etorkinen azoka bat erasotu dute Grezian

Argia.com, 2012-09-12 

Atenasetik 30 kilometrora dagoen Rafinako eliza aurrean hainbat lagun euren produktuak saltzen ari ziren joan den ostiralean, kaleko azoka batean. Dena normal, Urrezko Egunsentia alderdi naziko kideak, Yorgos Germeni eta Panayotis Iliopulos diputatuak buru, saltzaile etorkinei paperak eskatzen hasi ziren arte. Beheko bideoan ikus daiteke paperik ez zutenek jasan zuten erasoa.


Greziar polizia azken egunetan gertatutako gertaera bortitzak ikertzen ari da, Ordena Publikoko Ministerioaren aginduz. Alderdia parlamentuan dago aurreko hauteskundeetan 18 eserleku lortutaUrrezko Egunsentia alderdiko 30 kide sartu ziren azokan, kamiseta beltzekin eta banderekin.

Urrezko Egunsentiko bozeramaile Germenik honakoa adierazi du: “Amabirjinaren festak ohoratzera etorri gara, paperik gabeko etorkin asko zeuden eta Poliziari salatu diogu. Alderdi bezala gure eginbeharra bete dugu”.  

Erasoak gainerako alderdietan haserrea piztu du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...