270 meatzariei 34 lankide hiltzea leporatu zieten, nahiz eta haiek Poliziaren tiroek hil. Izan ere, Apartheid garaiko lege baten arabera, protesta batean hildakoen errua protestariek beraiek daukate.
Hegoafrikako Fiskaltzak 270 meatzarien kontrako hilketa-karguak kendu egin ditu, momentuz. Meatzariei 34 lankideren heriotza leporatu zieten, nahiz eta Poliziak tiroz hil zituen Marikanako meategi bateko greban.
Nomgcobo Jiba Fiskaltzako zuzendariak prentsaurrekoa eman du eta karguak gertatutakoaren ikerketa amaitu ostean berriro aurkezteko aukera dagoela azpimarratu du.
270 meatzariak apartheid erregimen arrazistaren garaiko lege bati esker lepotaru zizkieten heriotzak. Lege horren arabera, protesta batean hildakoak egonez gero, protestan bertan parte hartzen dutenei egotziko zaizkie heriotza horiek.
"Karguei buruzko erabakia ez dugu ikerketa amaitu arte hartuko", esan du Jibak. Gainera, fiskalek egindako lana babestu du, Hegoafrikako legeetan oinarrituta aritu direlako.
Baldintzapeko askatasuna
Fiskalek aditzera emandakoaren arabera, batzorde judizialaren ikerketaren emaitzen zain ere izango dira. Ikerketa batzordea Gobernuak jarri zuen abian sarraskian gertatutakoa argitzeko.
270 meatzariak baldintzapean askatuko dituzte, ostegunean, auziko bista berriro hasten denean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario