2012/09/11

Bilboko portuan material nuklearra deskargatu dute

Argia.com, 2012-09-11 
'Encounter'-etik edukiontziak deskargatzen, atzo Bilboko portuan 
(Fernando Gómez / El Correo) 

Liverpooletik (Ingalaterra) atera zen Encounter itsasontzi holandarrak 12 tona
uranio oxido deskargatu zituen atzo goizean Bilboko portuan.

Lehenbizikoz deskargatu dute merkantzia mota hori Santurtzin, El Correo
egunkariaren arabera (albistea paperezko edizioan soilik aurki daiteke).

Uranio oxidoa Espainiako zentral nuklearrentzako erregai bihurtuko da.

Kargamentuaren agentzia kontsignatarioko (Mac Andrews) bozeramaile batek,
ordea, adierazi du "urte asko daramatela" horrelako trafikoa egiten, nahiz eta 
ez duen argitu Bilboko portura aurrenekoz heldu diren ala, aitzitik, lehenago
ere antzeko materiala deskargatu duten. "Ez da ezer harrigarri eta berria; 
edukiontzi mota aldatu da, besterik ez", adierazi du agentziako langile batek:
"Kontu honek ez du interesik eta ez zaio publizitaterik eman behar".

Uranio oxidoa 12 metroko 2 edukiontzitan gordeta zegoen. Halako materiala
Aviles eta Santanderreko portuetan deskargatzen zen orain arte
zirkulazio gutxiko leku isolatuetan. 

El Correok dioenez, Bilboko portuan deskargatzea merkeagoa delako eraman
dute hara. 

Eusko Jaurlaritzako iturrien arabera material erradiaktibo hori garraiatzea
uranioa salerosten duten enpresei dagokie. Zentzu horretan, Segurtasun
Nuklearrerako Kontseiluko bozeramaile batek berretsi du zamaren 
segurtasun fisikoaren ardura Bilboko portuko ordezkariek dutela. 

Ikusi 

El Correoren gaurko azala (pdf). Albisteari leku egin diote bertan. 
Albistea osorik irakurtzeko erregistratu beharra dago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...