2012/08/02

Gasteizko alkateak Garoña ixteko eskatu dio Espainiako Gobernuari

Argazkian Garoñaren itxiera eskatuz eginiko manifestazio bat.
Argazkian Garoñaren itxiera eskatuz eginiko manifestazio bat.



Argia.com, 2012-08-02
 
Gasteizko alkate Javier Marotok Espainiako Industria, Energia eta Turismo sailburu den Jose Manuel Soriari eskutitza bidali dio Garoña ixteko eskatuz, zentralak "benetako arriskua" duelako. 

Eskutitza pasa den asteartean bidali zion, Gasteizko udal plenoan, uztailaren 6an, aho batez Espainiako Gobernuari presio egitea onartu ondoren.

Jose Manuel Soriak Garoña 2013an ixteko legea atzera bota zuen eta 2019raino luzatzen zuen legea jarri zuen indarrean. Marotok lege berria baliogabetzea eskatu du.

Japoniako Fukushimako kasua bezalako istripu bat gertatzeko arriskua "txikia" dela baina arriskua "benetakoa" dela eta hor dagoela dio Marotok.

Eskutitzean gaineratu du Gasteizek Garoñaren funtzionamenduan baduela zeresanik, zentral nuklearretik 31 kilometrotara soilik dagoelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...