Krisia
Mercadonak Andaluzian sindikalistek janaria lapurtzea salatuko du
Eitb.com, Erredakzioa, 07/08/2012 21:01:00
Mercadonak azaldu duenez, janariz betetako bederatzi orga lapurtu dizkie Andaluziako Langileen Sindikatuak.
http://www.20minutos.es/noticia/1559003/0/sindicalistas/alimentos/mercadona/ |
Mercadonako arduradun juridikoek azaldu dutenez, Andaluziako Langileen Sindikatuko militanteek janariz betetako bederatzi orga lapurtu dizkie, Ecijako supermerkatu batean (Sevilla), eta Sevillako jantoki sozial batera eraman dituzte.
Mercadonako
bozeramaile bat azaldu duenez, ekintza hori salatu egingo dituzte,
besteak beste, sindikalisten aldetik jasotako eraso txikiengatik.
Halaber, badakiela krisi ekonomikoa “kezkagarria” dela
nabarmendu du, eta horri irtenbidea emateko erarik onena lanpostuak
sortzea dela gaineratu du. Eurek iaz Sevillan hori egin zutela azaldu
du, 300 pertsonei lana eman baitzieten Sevillan, eta 1.200i Andaluzian.
Sindikalistak kutxatik pasatu gabe irteten saiatzen hasi direnean langileen artean bien arteko borroka bat izan dute, eta Poliziak eta sindikatuko buruek esku hartu behar izan du.
Informazio gehiago
- Jornalari andaluziarrek elikagaiak "desjabetu" dituzte bi supermerkatutatik. Argia.com, 2012-08-08.
- Supermekatuen lapurreten arduradunak atxilotuko ditu Poliziak. Eitb.com, Erredakzioa, 08/08/2012 15:53:00.
No hay comentarios:
Publicar un comentario