Eitb.com, 2012/08/04.
100 urte pasa dira, gehien bat bermeotarrak ziren 143 arrantzaleak galerna baten ondorioz bizia galdu zutenetik. Herriak omenaldia egingo die, artean gertatutakoa antzeztuta. (jatorriz gaztelaniaz)
100 urte pasa dira, gehien bat bermeotarrak ziren 143 arrantzaleak galerna baten ondorioz bizia galdu zutenetik. Herriak omenaldia egingo die, artean gertatutakoa antzeztuta. (jatorriz gaztelaniaz)
Bermeoko 1912ko galerna azalduko digu dokumental batek
Eitb.com, 2012/08/06
Jabi Elortegik, 'Galerna, ekaitz ezezaguna'
dokumentalaren zuzendari bermeotarrak, duela 100 urte Bermeoko 143
arrantzale hil zituen enbataren istorioa hurbildu nahi izan digu.
ETBk 'Galerna. Infernua Itsasoan' dokumentala eskainiko du laster
Eitb.com, 2012/08/10
Tragediaren ehungarren
urteurrenean, galerna horrek sortu zuen ikara eta hondamendia gertutik
bizitzeko aukera emango du 'Galerna. Infernua itsasoan' dokumentalak.
Dokumentalak arrantzaleen ikuspuntutik berreraikiko ditu galerna eta horren ondorengo momentuak ere. Tragediaren ezaugarriak eta nondik norakoak erakutsiko ditu, garai hartako marinelek zer nolako bizitza zeramaten azalduz.
Horrez gain, orduko segurtasun
aukeren eta alarma emateko sistemen berri emango du; segurtasun
premiaren eta lan egin beharraren arteko dilemak marinelei sortzen
zizkien zalantzak azalduko dira eta zeukaten babes sozialaren falta
izugarria garatuko da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario