Eitb.com, Erredakzioa, 03/07/2012 10:46:00
Industria Ministerioak hartu du erabakia.
Zentralaren arduradunak beste sei urtez jarduteko baimena jaso du eta
2019. urtera arte zabalik jarraituko du Garoñak.
Garoñak beste sei urte gehiago irekita jarraitzeko baimena jaso du eta Estatuko Aldizkari Ofizialak argitaratu du dagoeneko.
Industria
Ministerioak hartu du erabakia, joan den otsailaren 17an Segurtasun
Nuklearrerako Kontseiluak zentralaren bizitza luzatzeko arazorik ez
zegoela berretsi ostean.
Estatuko Aldizkari Ofizialean jasotako xedapenaren arabera, Espainiako energia hornidura iturriak dibertsifikazioan
oinarritu behar dira. Ildo honetan, erabilgarri dauden guztiak erabili
behar direla dio, are gehiago, Espainiak energian atzerriarekiko duen
menpekotasunagatik. Energia nuklearra dibertsifikazio horretan
lagungarri dela gaineratu du Industriak.
Halaber, 2011. urtean, jatorri nuklearreko elektrizitateak Espainiako elektrizitate eskaeraren % 20 asetzen zuela nabarmendu du.
Elektrizitatearen
sektoreak zor handiak dituela dio, zehazki, 24.000 milioi eurokoak, eta
areagotu daitezkeela ohartarazi du egoerari irtenbidea bilatu ezean.
Azkenik, Garoña sei urtez zabalik izateak ekonomiari onurak ekarriko
dizkiola esan du Industriak, besteak beste, enpleguari eta
zerga-bilketari dagokionez. Egungo egoera ekonomikoa kontuan hartuta,
honek arreta berezia behar duela ondorioztatu du.
Albiste gehiago
- Legebiltzarrak Garoñaren itxiera ez baliogabetzeko eskatu dio Rajoyri
- Gobernuak Garoña beste 5 urtez zabalik mantenduko duela baieztatu du
- Ez dute eragozpenik ikusten Garoñako itxiera atzeratzeko
- Garoñaren luzapenaren kontrako errekurtsoa aurkeztuko du Gasteizek
Eitb.com, Erredakzioa, 06/07/2012 17:13:00Udalbatzak deklarazio instituzionala onartu du ostiral honetan, ordezkaritza duten talde politiko guztien babesarekin (PP, EAJ, PSE-EE eta Bildu).
No hay comentarios:
Publicar un comentario