Argia.com, 2012-07-05
Interneteko pirateriaren eta faltsifikazioaren aurka egitea helburu duen ACTA (Anti-Counterfeiting Trade Agreement) hitzarmena
atzera bota du Europako Parlamentuak, aurkako 478 boto, aldeko 39 eta
165 abstentziorekin. Ondorioz Europar Batasuneko herrialdeetan ez da
indarrean jarriko, oraingoz behintzat.
ACTA akordioak egile eskubideak bermatzeko AEBetako DMCA legea du ardatz, baina ez du babes sozial eta politikorik izan. ACTAren aurkariek
diote erabiltzaileen oinarrizko eskubideak "arriskuan" jartzen dituela.
Gaineratu dute AEBetako zinema, musika eta software enpresek zein
enpresa farmazeutikoak eginiko presioaren ondorio dela.
Hitzarmenaren bultzatzaileek berriro Parlamentura eramaten ahaleginduko direla jakinarazi dute.
Informazio gehiago:
ACTA akordioari buruz gehiago jakiteko, irakurri Gorka Bereziartuak ARGIAn plazaratutako BI klik eta akabo sareko askatasuna erreportajea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario