Krisi ekonomikoa
Viñeta de Tasio. Gara.net. 2012/07/14 |
Holandako Finantza Ministerioak bere webgunean
jarri ditu dokumentu ofizialean dauden baldintzak. Holandako
Parlamentuak Espainiaren laguntza uztailaren 20a baino lehen onartu
beharko du.
Eitb.com, Erredakzioa, 12/07/2012 16:24:00
Eitb.com, Erredakzioa, 12/07/2012 16:24:00
Eurotaldeak Espainiari eskainiko dion bankuen erreskatea, 100.000
milioi eurokoa, lau zatitan ordainduko da, azkena 2013ko ekainean izatea
aurreikusi dute.
Europako laguntzaren 25.000 milioi eurora arte banku txarra finantzatzeko erreserbatuko dira, laguntzak jasotzen dituzten erakundeek arazoak ematen dizkieten aktiboak bertan sartzeko.
Bankuen
erreskatearen inguruko xehetasunak finantza egonkortasunaren Europako
funtsaren dokumentuan daude, “konfidentzial” idazpurua darama eta
Holandako Finantza Ministerioak argitaratu du bere webgunean. Holandako
Parlamentuak Espainiaren laguntza uztailaren 20an sinatu baino lehen
onartu behar du.
Lehenengo zatia, 25.000 milioi eurokoa,
uztailaren amaieran erabilgarri egingo da, Eurotaldeak astelehenean
iragarri bezala, orduan erreskate funtsaren hasierako proposamena
(30.000 milioi euro) jaitsi zuen. Europako mekanismoak erreserba hori
Espainiako bankuek beharrizan larriren bat izanez gero azkar ordaintzeko
erabili ahal izango dute. 100.000 milioi euroko epe luzerako segurtasun
koltxoi bat izango du.
Kopuru horren zati bat erabiltzeko Batzordeak berregituratze planak
onartu baino lehen izan beharko da, Espainiako bankuek hala eskatu
beharko dute eta Europako Batzordeak, Europako Banku Zentralak eta
Eurotaldeko kideek onartu beharko dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario