Emmi talde suitzarrak Kaiku
korporazioaren kontrola eskuratu du, haren kapitalaren %66 erosi eta
akziodun nagusia bihurtuta. Orain arte Kaikuren akzioen %42 zuen Emmik.
Nafarroako Rural Kutxa, Socade, Ezten eta Kalitatea akzionisten
partizipazioak erosita heldu da %66 izatera.
Kaiku.es |
Kaikuren akzioen bigarren zatirik handiena Ekarpen elkarteak izango du,
kapitalaren handiagotzea formalizatzean akzioen %15 izango baitu.
Kutxabank, Eusko Jaurlaritza eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako
diputazioak dira elkarte horretako kide.
Kaiku taldeko fabriketan 1000 lagunek egiten dute lan, eta aurten 320 milioi euro fakturatzea espero du.
Jatorria: Argia.com, 2012-07-04
- EHNE Bizkaia acusa a Kaiku de «dar la espalda a la producción local láctea». " EHNE Bizkaia criticó ayer con dureza que la multinacional suiza Emmi controle el 66% del capital de Kaiku Corporación Alimentaria. El sindicato agroganadero lamentó que la empresa láctea vasca termine en manos de la multinacional después de recibir cuantiosas ayudas" . GARA > Idatzia > Ekonomia, 2012 julio 05
No hay comentarios:
Publicar un comentario