Milaka pertsonen babesa jaso dute meatzariek Madrilera iritsi direnean
Eitb.com, Erredakzioa, 11/07/2012 07:25:00
Ikatzaren sektoreak jasotzen dituen laguntzetan
izan diren murrizketak salatzen dituzte. Izan ere, Estatuko aurrekontu
orokorretan % 64ko murrizketa izan dute.
"Martxa Beltza" osatzen duten Espainiako hainbat eskualdetako 200 meatzariak Madrilgo Solera iritsi dira gaur goizaldean eta bertan milaka herritarren babesa jaso dute 19 eguneko ibilaldia egin duten meatzariek.
Gaua Industria Ministerioaren aurrean pasa ondoren, 11:00etan manifestazioa egingo dute.
500 kilometro egin ditu oinez "Martxa Beltza" deiturikoak, Industria Ministerioak iragarritako diru-laguntzen %64ko murrizketaren aurka.
Maiatzean
hasi zuten meatzariek mugagabeko greba. Erabakiak sektorea hilko
lukeela salatuz, gatazka puri-purian jarri zen berehala.
Meatze-inguruetan babes handia jaso dute langileek, tartean PPko hainbat
zinegotziena.
Gobernua Ikatzaren Plana negoziatzeko prest azaldu
bada ere, Juan Manuel Soria ministroak nabarmendu du sektore guztiak
jasaten ari direla krisia, eta meatzariek beste inork baino laguntza
gehiago jasotzen dutela.
Protestaren azken urratsa Industria
Ministerioa izango da. Bi aste eman ditu oinez bere sorlekutik, eta
orain, sektorearen alde egiteko, "Martxa Beltzak" manifestazioa deitu
du, Madrilgo Kolon plazatik hasita.
Informazio gehiago
- Guía rápida para entender el conflicto minero. El sector de la minería se encuentran en huelga indefinida desde el pasado 30 de mayo para protestar contra el recorte del 63 % de las ayudas al carbón para este año. Te contamos qué ha llevado a esta situación.11/07/2012, 06:15 h. | lainformacion.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario