- Urteko analisia
Halaber, erakundeak etxebizitzen dedukzioa ezabatzea eta enpresei onura fiskalak kentzea aholkatu dio Espainiari.
Eitb.com, Erredakzioa, 15/06/2012 20:38:00
Christine Lagarde, presidentea. Argazkia: Europa Press, REUTERS/ISSEI KATO |
Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) Espainiari langileen soldatak
murriztea eta BEZ eta zerga bereziak igotzea eskatu dio denboraldi
baterako, era berean Gobernuari etxebizitzen dedukzioa ezabatzea eta
enpresei onura fiskalak kentzea aholkatu dio.
NDFren arabera,
gastuak murriztea "alor aproposetan" aurreikusi da, baina aldi berean,
"aplikatzeko zailak izango dira eta zein emaitza izango dituen ez
dakigu", gaineratu du. Halaber, “marjina handia" dago onura fiskalak
murrizteko eta BEZ eta zerga bereziak igotzeko neurria berehala hartu
beharko litzateke. Gizarte Segurantzari egiten zaizkion kotizazioak
jaistea nahi du, baina horretarako defizita murriztu beharko
litzatekeela uste du, Barne Produktu Gordinaren % 3 azpitik, adibidez.
Espainiari
ekonomia arloan egindako proposamenen artean, nazioarteko erakundeak
erreformak egiteko nahia mantentzeko eskatu dio, merkatuetan konfiantza
berreskuratuz joateko, horrek finantza publikoak indartzea eta bankuen
sektorearen erreforma osatzea eskatuko du.
Erakundeak “denen
arteko irtenbide” baten alde egin du: “langileek soldatak gehiago
jaistea onartu behar dute, enpresariek kostuetan aurrezten dutena
prezioetara pasatu eta jendea kontratatu egin behar dute, eta bankuek
birkapitalizatu".
Espainiako ekonomiaren aurreikuspenak "oso
zailak" dira, Gobernuak erreformak egin nahi izanda ere, merkatuetan
dagoen konfiantza baxua delako, Nazioarteko Diru Funtsaren txostenaren
ondorioen arabera. Halere, Europako integrazioan emandako
aurrerapausoek Espainiaren aurreikuspenak hobetzen lagunduko dutela uste
du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario